Atzo abiatu zen Boisen Jaialdi 2015 euskal festa erraldoia, eta giro bikaina izan zen Basque Block euskal auzoan, musika, jan-edan eta beste ekitaldiekin. Jende mordoxka bildu zen bertara, Boiseko euskaldunak agurtzera, beste estatuetako aspaldiko lagunak agurtzera, edo, besterik gabe "heldu gara!" esatera. Une eder eta zirraragarri honetako zenbait argazki heldu zaizkigu dagoeneko. Bidali zuk ere zurea (#Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolekin) eta sari ederrak irabazi ahalko dituzu!
Boise, AEB. Abian da Boiseko Jaialdi 2015 eta giro itzela bizi da bertan dagoeneko. Atzo kalera atera ziren boisetarrak harrera egiteko beste estatuetatik eta Euskal Herritik etorritako lagunei eta Basque Block gunea jendez gainezka izan zen. Jaso ditugu dagoeneko eguneko lehen argazkiak eta jarraian bildu ditugu gure irakurleentzako.
Gogoratu aurten zuen laguntza nahi dugula Jaialdiko giroaren berri emateko eta sari ederrak banatuko ditugula Jaialdiko argazkiak bidaltzen dizkigutenen artean. Oso erraza da, argirataru zure argazkia sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram) honako traola hauekin: #jaialdi2015 eta #EuskalKultura, edo bidali eizaizkiguzue info@euskalkultura.com e-mailera.
Hauek dira sariak:
-Kalakan, "Elementuak" CDa
-Nafarroako Kantu Zaharrak CDa+ Liburua (Euskal kantu herrikoiak)
-Gose, "Gosariak" CDa
-Kherau, "Aukhera" CDa ("Nevada" izeneko abestiarekin)
-Boga Boga 2 CD + Liburua (Euskal kantu herrikoiak)