Vitoria-Gasteiz. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hemen laburtzen duenez, Euskal Etxeen Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak, orain arte postaz bideratzen ziren edo Euskadiren atzerriko Ordezkaritzen bidez izapidetzen zirenak, elektronikoki egingo dira 2021ean bertan hasita. Esan nahi baita, aurtengo deialdiak ere honela izapidetzen hasiko dira
Horretarako, BAK delakoa lortu beharko da sinadura elektroniko edo identifikazio-bitarteko gisa. BAKa online lortzen da, doakoa da, 4 urte irauten du eta pertsona fisikoei ematen zaie izapideak online egiteko, NAN espainiarrarekin, NIErekin edo pasaportearekin. Eskatzeko, hiru pauso hauek jarraitu behar dira:
Lehenengo, pdf inprimakia bete behar duzu eta eskuz sinatuta bidali, pasaportearen edo NANaren kopiarekin batera, euskaletxeak@euskadi.eus helbidera. Gero, hitzordu bat adostu behar duzu Lehendakaritzarekin, identifikazio telematikoa egin eta bidalitako datuak egiaztatzeko. Azkenik, euskal etxearen izenean ari zaren pertsona horrek mezu elektroniko bat jasoko duzu, BAK igorpen-prozesua osatzeko esteka batekin.
Honekin guztiak prozesuak errazago eta arinago izapidetzeko balioko du eta IZENPE euskal erakunde ziurtatzaile pubikoaren bermea dauka.
Hasi zara dagoeneko izapideak zure euskal etxearen izenean egiteko agiria lortzeko prozesuarekin, eta lortu duzu hitzordua? Ez zazu geroratu.
Zalantzarik baduzu, ikus hemen edo galdetu emailez euskaletxeak@euskadi.eus-era idatziz edo (+34) 945 018 127 telefonora deituz.