New York, AEB. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak gonbidapena luzatu die 2022ko New Yorkeko Maratoian parte hartu behar duten euskal korrikalariei eta haien senide eta lagunei, Euskadiren Ordezkaritzan bildu, elkar agurtu eta momentu bat partekatzearren. Korrikalariei, propio egindako elastiko bat ere oparituko zaie. Unai Telleria Jauregialzo ordezkariak euskal egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) errezibituko ditu korrikalariak, lasterraldiaren bezperan, azaroaren 5ean, goizeko 9:30etan.
Etxeorratzen Hiriburuko Maratoian 51. Maratoia biharamunean korrituko da, azaroaren 6an, igandea. Iazkoan 25.000 pertsonatik gora bildu zituen norgehiagokak, mugak oraindik zabaltzeke koronabirusagatik. Hala ere bi euskaldun aritu ziren, Maite Montenegro eta Luis García. Aurtengoan errebantxaren urtea izan daitekeela pentsatzen dute askok, eta 50. edizioan parte hartu ahal izan ez zutenak bertaratzea.
Harrera-ekitaldira bildu nahi duten korrikalariek email batean baieztatu beharko dute urriaren 19aren aurretik usa@euskadi.eus helbidera idatziz, izena, kamisetaren neurria eta zenbat pertsona diren adieraziz.