euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harrera beroa izan dute Varsovian Harkaitz Cano eta Rikardo Arregiren irakurraldiek; bihar eta etzi, gehiago

2012/04/18

Harkaitz Cano idazlea Varsoviako kaleetan (argazkia Etxepare)
Harkaitz Cano idazlea Varsoviako kaleetan (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak Polonian dituen hiru irakurle programak antolatuta, Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi euskal idazleak bira egiten ari dira egunotan Polonian, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariekin batera. Bira herenegun abiatu zen Varsovian, eta idazleek egin zituzten bi irakurraldiak abegi ona izan zuten. Bihar Poznan hirian izango dira eta etzi Gnieznon egingo duten emanaldiarekin bukatuko da bidaia. Kimuak programako filmen hautaketa bat ere ematen ari dira hiru hirietan.

Varsovia, Polonia. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, herenegun Varsovian egin zituzten bi saioetan harrera beroa izan zuten Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleek. Lehen poesi emanaldia atzo goizean burutu zen, Varsoviako Unibertsitatean, aretoa jendez mukuru. Irakurketak euskaraz eskaini zituzten idazleek eta polonierara egindako itzulpenak banatu zitzaizkien entzuleei.

Arratsaldez, Varsoviako Cervantes Institutuan izan ziren euskal egileak; irakurraldia lagunduz, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariek poesiarekin lotutako kontzertu bat eman zuten. Ekitaldian parte hartu zuten ere Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak eta Aitor Arruza Varsoviako Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurleak.

Varsovian Harkaitz Cano Rikardo Arregi 2012

[Cervantes Institutuko saioan hizlari Harkaitz Cano, Mari Jose Olaziregi, Rikardo Arregi eta Aitor Arruza, Varsoviako euskara irakurlea; zutik, Mikel Azpiroz eta Jabier Muguruza musikariak (argazkia Etxepare)]

Idazleak Poznan hirian izango dira bihar eta bi emanaldi egingo dituzten bertan. Etzi, Gniezno hirian bukatuko dute bira. Horrez gain, bihar Varsovian Kimuak laburmetraien azken emanaldia egingo da. Egitarau osoa, hemen.

Varsoviako emanaldiko argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia