euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bazkari eta harrera ekitaldi beroa Mexikoko Celaya Hiriak, alkatea buru, euskal enpresari talde bati

2010/06/08

Celaya hiri mexikarreko alkatea, erdian, ondoan, irribartsu, Yon de Luisa euskalduna duela. Mexikarra, euskaltzalea eta euskaraduna, Yon de Luisa Celayako Garapen Ekonomikorako zuzendaria da.
Celaya hiri mexikarreko alkatea, erdian, ondoan, irribartsu, Yon de Luisa euskalduna duela. Mexikarra, euskaltzalea eta euskaraduna, Yon de Luisa Celayako Garapen Ekonomikorako zuzendaria da.

PUBLIZITATEA

Mexikoko Guanajuato estatuko Celaya hiriak harrera bazkari eta ekitaldi beroa eskaini zien joan den ostiralean, ekainaren 4ean, udalerri mexikar honetan kokatu diren, kokatzen ari diren edo, kasuetako batean, bertan kokatzea aztertzen ari den lau euskal industriariei. Automozio alorreko enpresak dira edota alor horrekin lotutakoak (tratamentu termikoak). Eibar, Amurrio-Laudio, Gasteiz eta Tolosaldetik datozen enpresak dira. Etxetik kanpo sentitzeko aukera handirik ez dute izan, Celayako Garapen Ekonomikorako zuzendaria, euskal mexikarra baita, euskara ondo menperatzen duen Yon de Luisa Saseta, bertako alkate Rubi Laura Lopez Silva anderearekin batera, enpresariei Udalaren izenean ongietorria eman ziena.

Celaya, Mexiko. Harrera ekitaldi eta bazkarira, 'Ongi Etorri Celayara' ematera, hirian dagoeneko kokatuta dauden beste euskal enpresa batzuk hurreratu ziren, hala nola RPK, Celay edota CIE Automotive taldeko hiru enpresa. Kokatuta daude baita ere euskal jatorriko beste batzuk, tartean De Arondo Iturralde Auditores, Productos Laminados Iruña, Ferre Baztán, Panificadoras El Trigal, Carrocerías Halcón, Ferreterías Donosti, Zapaterías Iruña, Productos Lacteos Zubiri, Quesos Ahedo.

Celayako alkate Rubi Laura Lopez Silva izan zen ekitaldiko buru eta harekin batera bertaratu zen Yon de Luisa Saseta, Celayako Udaleko Garapen Ekonomikorako zuzendaria, euskal-mexikarra bera, umea zela Euskal Herritik Mexikora gurasoekin bizitzera etorria, erbesteratuta, euskaradun eta euskaltzalea eta oso pertsona ezaguna Mexikoko euskal komunitatearen barnean egin duen eta egiten duen ekarriagatik.

Parte hartu zutenen artean, Eugenio Otsoa, Celayan kokatuta dauden euskal enpresetako zuzendarietako bat, Gatzagako alkate ohia. Bildutakoei luzatu zizkien hitzetan azpimarratu zuen aurrean zeuzkan agintarien eta gainerako gazkaltiarren aurrean Euskal Herriak estatu honetan daukan ordezkaritzaren garrantzia, eta aukera baliatu zuen eskerrak emateko alkateari "enpresak bertan kokatzeko eta abian jartzeko fase guztietan emandako laguntzagatik, bai zure gobernuaren aldetik eta zure aurretik egon ziren gobernuetatik ere".

Bazkarian Celaya eta Euskal Herriko herri edo hiriren batean senidetze harremanak zabaltzeko aukera izan zen solasgaietako bat.

Argibide gehiago:

Celaya, Guanajuatoko Garapen Ekonomikorako Zuzendaritza
Telefonoa: 52 461 615 2301
Zuzendaria: Yon de Luisa Saseta
Telefonoa: 52 461 118 1371
E-maila: ydl@celaya.gob.mx, ganixe@prodigy.net.mx



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia