euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harkaitz Cano idazlea Rotterdameko 46. Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartzen ari da

2015/06/11

Harkaitz Cano Rotterdameko 46. Poesia Jaialdiko ekitaldi batean (argazkia Rotterdamse Schouwburg)
Harkaitz Cano Rotterdameko 46. Poesia Jaialdiko ekitaldi batean (argazkia Rotterdamse Schouwburg)

PUBLIZITATEA

Rotterdam hirian da egunotan Harkaitz Cano idazlea, bertako Nazioarteko Poesia Jaialdiak gonbidatuta. Topaketa iragan ekainaren 9an hasi zen eta larunbata bitartean munduko hainbat herrialdetako olerkariek euren lana erakutsiko dute bertan. Larunbatean, esaterako, Canok hamar lagunentzako saio berezia egingo du Rotterdameko Antzokiko teilatuan, "Rooftop Poetry" ekimenaren barruan.

Rotterdam, Herbehereak. Rotterdam hiria nazioarteko poesiaz blai da egunotan, eta bertara bildu diren sortzaileen artean dago Harkaitz Cano euskalduna. Zirimiri Press argitaletxeak Canoren "Norbait dabil sute-eskaileran" poesia liburua neerlanderaz plazaratu zuen 2013an, eta horri esker idazle lasartearraren lana ezagutu ahal izan dute Herbeheretan. Orduan Amsterdamen izan zen Cano liburua aurkezten, eta aurten, Rotterdam hiriko Nazioarteko Poesia jaialdiak gonbidatu du. 

Jaialdia asteartean hasi zen eta Canok inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen, hainbat herrialdetako olerkariekin batera. Atzo, aldiz, Lionel Foggarty poeta australiarrarekin batera egin zuen irakurraldia. Ekitaldi hau eta egunotan izan diren beste zenbait zuzenean streaming bidez ikusi ahal izan ziren interneten, eta eskuragarri daude oraindik ere hemen.

Gaur poesia irakurraldi batean parte hartuko du euskal idazleak. Larunbatean, jaialdiaren azken egunean, poesiari buruzko hitzaldi bat emateaz gain, Rotterdameko Antzokiko teilatuan saio berezia egingo du eta itxiera ekitaldian ere parte hartuko du.

Datozen egunetako egitaraua (ingelesez):

-Thursday 11 June 2015
   18:30 - 19:30   SHORT POETRY READINGS
Small Auditorium : reading
Harkaitz Cano, Kenneth Goldsmith , Marion Poschmann, Yanko González
-Saturday 13 June 2015
   16:30 - 17:00   CRAFT TALK: HARKAITZ CANO
Small Auditorium : active poetry
Harkaitz Cano
   17:30 - 18:00   ROOFTOP READING WITH HARKAITZ CANO
Foyer : reading
Harkaitz Cano
   21:30 - 22:45   A POEM A FAIR: CLOSING PROGRAM
Main Auditorium : special event  LIVE STREAM in 2 days, 12 hours, 27 min
Barbara Köhler, Els Moors, Guo Jinniu, Harkaitz Cano, Hester Knibbe, Jen Hadfield, Justyna Bargielska, Lev Rubinstein , Lionel Fogarty, Marion Poschmann, Nils Christian Moe-Repstad , Peter Verhelst, Philip Nikolayev, Pierre Alferi, Togara Muzanenhamo, Tonnus Oosterhoff, Yanko González

 

full programme ►

Harkaitz Canorekin elkarrizketa Rotterdameko Jaialdiaren webgunean (ingelesez), hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia