Ilinois estatuko Urbana-Champaign Unibertsitatean da gaur Harkaitz Cano idazle lasartearra, bertan literatura eta arteari buruzko hitzaldi bat emateko. Estatu Batuetan bira egiten ari da sortzailea, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Bihar. Illinoisen jarraituz, Chicagoko Unibertsitean izango da eta igandean amaituko du bira, Miamiko Nazioarteko Liburu Azokan egingo dituen bi solasaldiekin.
Urbana, AEB. Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez, Harkaitz Cano idazle euskalduna Estatu Batuetan da egunotan, bertako hainbat hirietan euskal literaturari buruzko mintzaldiak emateko.
Gaur bertan Illinois estatuko Urbana-Champaigneko Unibertsitatean da, "Literatura; arte y catarsis" izeneko hitzaldia emateko. Mintzaldia 16:00tan hasiko da, Atzerriko Hizkuntzen eraikineko Lucy Ellis aretoan. Bihar Chicagoko Unibertsitatean izango da mintzaldia ematen. Etxepare Euskal Institutak Koldo Mitxelena katedra eskaintzen du unibertsitate honetan.
Amaitzeko, idazle lasartearra Miamin izango da asteburuan eta Miamiko Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du. Igandean bi hitzordu ditu Canok bertan. Hasteko, Center for Literature and Theatre gunean "Rumbos de la literatura vasca" mahainguruan parte hartuko du, Mari Jose Olaziregirekin eta Pablo Barriosekin solasean. Ondoren, "De viva voz, sesión de despedida" izeneko literatura irakurketan parte hartuko du, beste zenbait idazlerekin batera: Daína Chaviano, Anjanette Delgado, Jordi Doce, Jorge Galán, Chely Lima, Guillermo Martínez, Carlos Pintado, Alberto Ruy Sánchez, Ana María Shua, Pablo Simonetti eta Julio Trujillo.