euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harkaitz Cano euskal idazleak Indiako Hyderabad hiriko Literatura Jaialdian hartuko du parte asteburu honetan

2018/01/25

Hyderabad-eko Literatur Jaialdiaren iazko edizioko irudia
Hyderabad-eko Literatur Jaialdiaren iazko edizioko irudia

PUBLIZITATEA

Harkaitz Cano euskal idazlea Indian izango da asteburu honetan, Hyderabad hirian burutzen den literatura jaialdiaren baitan hainbat ekintzatan parte hartzen. Hyderabad Hiriko Literatura Jaialdia (HLF) urtero antolatzen den diziplina eta hizkuntza anitzeko ekitaldia da, sormena ospatzeko jaioa. Bertako zein atzerriko idazle, artista, akademiko zein editoreak biltzen ditu urtero.

Hyderabad, India. Harkaitz Cano idazle euskaldunak irakurketa batetan parte hartuko du bihar ostirala Hyderabad-en beste zenbait idazlerekin batera, esan nahi baita Alejandro Palomas (katalana), Laltu (hindi), Prathibha Nandkumar (kannada) eta BS Ramulu-rekin (telugu).

Etzi larunbata, berriz, urtarrilaren 27an, panel batean, “Writing from the Gut, Busting Stereotypes and Rekindling the Oral Tradition: A Panorama of Children & Young Adult Writing from Spain” (“Barrenetik idatziz, estereotipoak hautsi eta tradizio orala berpiztu: haur eta gazte idazketaren panorama Espainian) izenpean, hartuko du parte.

2010ean jaiotako Hyderabad Literary Festival Indiako panorama kulturalaren topagune garrantzitsu bilakatu da urte gutxiren buruan. Bere programak baitaratzen ditu besteak beste hitzaldiak, mahai-inguruak, irakurketak, tailerrak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, programa kulturalak zein ikasleentzako ekitaldiak.

Hyderabad Literary Trust-ek antolatzen du, Telanganako gobernuarekin elkarlanean eta hainbat erakunde kulturalen babesa du. 

Urtero herrialde bat gonbidatzen dute bere literatura, artea zein kultura erakustera. Espainia izan da aurten hautatutako herrialdea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia