euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Haritza’, La Platan egindako niki euskal irudidunak Euzko Etxeko Maitena Etcheverry eta M. Fernanda Astigarraga egile

2020/12/28

'Haritza' izenpean plazaratutako niki parte bat
'Haritza' izenpean plazaratutako niki parte bat

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Ekimena Euzko Etxeko erreferenteetako bat den Maria Fernanda Astigarraga eta bere alaba Maitena Etcheverryren eskutik dator. ‘Haritza’ izenarekin ama-alabek euskal marrazkidun kamisetak sortzen dituzte, “eskuz margotuak, adin guztietako jendearentzat, ume zein heldu, maitasun handiz eginak”. EuskalKultura-eus-i azaldu diotenez, “helburua euskal kultura zabaltzea da, jantzien eta arroparen bidez, mota honetako artikuluen eskaerari erantzunez, batez ere Euskal Herrira bidaiatzeko aukerarik ez dugun garai honetan”.

‘Haritza’ nikiak erraz topa daitezke eta, esaterako, La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiak antolatzen dituen bide-salmentetan daude salgai, “horrela, Liburutegiari laguntzeaz gain, zuzen iristen baikara euskal gizataldearengana”, dioskue. On line erosi nahi izanez gero, haritza.remeras Instagram kontura sartuz egin daiteke. Katalogoan dauden produktuak stockean dauzkate baina modeloak bezeroen nahien arabera pertsonalizatzeko aukera ere eskaintzen dute.

‘Haritza’ izena hautatzerakoan, zenbait kontzeptu izan dituzte gogoan: “Alde batetik tradizioa eta nortasuna adierazten dituela uste dugu, eta baita Gernikako Arbolaren sendotasuna eta iraunkortasuna ere”.

Zorionak, neskak, ekimen berriagatik!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia