Buenos Aires, Argentina. Otsail hasieran, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea bertan bildu zen topa eginez jatetxea berriz irekitzeagatik. Emakida berria proposamen berria besapean dator: 'Haritz' du izena jatetxeak, izen egoki eta esanguratsua euskaldun guztientzat. Kasu honetan, jatetxeko areto nagusian dagoen Gernikako Arbolaren kimuarekin lotura zuzena eginez.
'Haritz' bi gelatan antolatuta dago: areto nagusia, menu osoaz gozatzeko, eta, sarreran, pintxo eta anoa areto informalago bat, "Las paletas voladoras de Plaza Euskara"(Euskal Plazako paleta hegalariak) izenekoa. Izan ere, sabaitik zintzilik paleta asko daude, istorio asko kontatzen dituztenak. Paleta horiek, Laurak Bat eta beste klub batzuetako jokalariek emanak, Argentinan sustrai eta tradizio handia duen euskal kirol hau irudikatzen dute.
Laurak Bat-eko bazkideak, lagunak, eta jatetxeko ohiko bezeroak pozik agertu dira ateak berriz ireki dituztela ikusita, prest euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzeko. 'Haritz' jatetxeak, gainera, euskal klasiko handiak eta joera garaikideak uztartzen dituen karta iragartzen du.