Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar asteartea, uztailaren 5ean, Zoom bidez, eta parte hartzeko gonbitea luzatu die munduan edonon daudela ere partaide izan nahi duten interesatu guztiei. Topaketan, HanHemenek azkeneko hilabeteetan burutu duen inkestaren emaitzak jakinaraziko dira, eta euskal komunitate globalaren egoera, joerak eta interesak partekatu dira, jakinarazi du HanHemen-ek..
Ekitaldi birtuala uztailaren 5ean 18:00etan izango da, Euskal Herriko eta europar kontinenteko ordua [Erresuma Batuko 17:00etan; Argentina eta Uruguaiko 13:00etan; Txile, Venezuela eta New Yorkeko 12:00etan; Mexiko, Kolonbia eta Peruko 11:00etan; San Frantzisko eta Vancouver-eko 9:00etan, eta Sydney-ko asteazkeneko 2:00etan]
Ekitaldia zuzenean izango da, Zoom bidez, eta parte hartzeko, hemen eman daiteke izena.