Brno, Txekia. Urtero sasoi honetan bezala, Euskararen Eguna gertu eta aurten Euskaraldiarekin ere bat eginez, bihar hasiko du bere 2018ko Euskal Astea Brno-ko Masaryk Unibertsitateak, Etxepare Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Denis Almandoz Irigoyen irakurle. Azaroaren 23tik 29ra garatuko da aurten Euskal Astea, eta zinema, historia eta literatura, poesia, txalaparta kontzertua, eta musika eta gastronomia alorreko eskaintzak egingo ditu, besteak beste.
Hona programa:
Azaroaren 23a, ostirala
Euskal zinema: Handia (2017) filmaren emanaldia
Non: Arna Nováka-ko C34 gela
Ordua: 16.30etatik 18.30etara
Azaroaren 26a, astelehena
Euskal Kultura eta Literatura erakusketa, bertako euskal historia eta literatura ikasleen eskutik (pertsonaia historikoak, kirolak, musika, paisaiak, poemak, jai egun eta ospakizunak)
Non: D eraikineko Čítárna (Common room), Arna Nováka-n
Ordua: Aste osoan zehar
Azaroaren 27an, asteartea
Euskal musikaren eguna. Ugarte Anaiak txalapartarien emanaldia, instrumentuari buruzko azalpen eta argibideak eskainiz
Non: D eraikineko Čítárna (Common room) Arna Nováka-ko lehenengo solairuan
Ordua: 14.00etatik 15.30etara
Azaroaren 28an, asteazkena
Euskal literatura: Ainara Maya idazle eta olerkariak hitzaldia emango du Euskal Poesia Garaikideaz eta ondoren poemak irakurriko ditu euskaraz eta txekieraz (Europa 2008-2012) .
Non: Arna Nováka-ko D31 gela
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Azaroaren 29an, osteguna
Euskal Kultura, hitzaldia Hedoi Etxarteren eskutik, honako izenburuz "The Importance of Being Chillida"
Non: Arna Nováka-ko D41 gela
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Ikus hitzordua Facebook-en