euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Handia' filma abuztutik aurrera ikusi ahal izango da Estatu Batuetako pantailetan, Miamitik hasita

2018/07/25

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia' filma 'The Giant' tituluarekin pantailaratuko dute AEBetan bertsio originalean ingelesko azpidatziz
Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia' filma 'The Giant' tituluarekin pantailaratuko dute AEBetan bertsio originalean ingelesko azpidatziz

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Handiak, Altzoko Handiaren istorioak, Miamin hasiko du Estatu Batuetako ibilbidea, jatorrizko bertsioan ingelesezko azpidatziekin. 50 zinema jaialditatik igaro eta 28 sari, 10 Goya eta tartean Donostiako Zinemaldiko epaimahaikideen sari berezia ere irabazi eta gero, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsi da abuztuan, hiru bat aste barru, EiTBk jaso duenez.

New York, Santa Barbara, Washington, Cleveland eta Seattleko zinema jaialdietan ikusi ahal izan dituzte dagoeneko Altzoko Handiaren bizipenak, baina orain zinema areto komertzialetan ikusi ahalko dituzte AEBn, Miami hiritik hasita, hango Tower Theater-ek proiektatuko baitu beste inork baino lehen, abuztuaren 17an, “Handia” euskaraz eta gaztelaniaz, ingelesezko azpidatziekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia