euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hanburgoko Cervantes Institutuak euskara lantegi irekia egin zuen larunbatean; ikastaroa abiatzekotan da

2011/06/21

Isabel Marin irakaslea Hanburgoko Cervantes Institutuan euskara lantegia ematen (argazkia I.Marin)
Isabel Marin irakaslea Hanburgoko Cervantes Institutuan euskara lantegia ematen (argazkia I.Marin)

PUBLIZITATEA

Hanburgoko Cervantes Institutuak euskara ezagutzeko aukera eman zuen larunbatean, erakundeak egin zuen ate irekien egunean. Isabel Marin irakasleak gidatuta, euskara lantegi bat egin zen. Ordubeteko jardunaldia izan zen eta ikasleek elkarrizketa laburren bidez lehenengo urratsak egin zituzten euskararen arloan. Euskal hizkuntza hirian ezagutarazi ostean, Institutuaren asmoa ikastaro finkoa abiatzea da, horretarako nahikoa ikasle bilduz gero.

Hanburgo, Alemania. Hanburgoko Cervantes Institutuak euskara ikastaro bat abiatu nahi du eta ikasle bila dabil. Hori dela eta, euskara lantegi ireki bat egin zuen larunbatean, hizkuntza honetan interesa dutenei ikastaroa zer nolakoa izango den erakusteko. Isabel Marin Arrizabalaga izan zen lantegiaren gidaria eta ordubetez, euskal hizkuntzari buruzko azalpentxoa eman zien bertara bildu ziren sei lagunei. Horrez gain, kanta bat entzun eta elkarrizketa errazak praktikatu zituzten ikasleek.

Lantegi ireki hau Hanburgoko Cervantes Institutuak aurten egiten duen bigarrena da. "Lehenengora zazpi lagun etorri ziren, gaztelaniaz zekitenak, estatu espainolekoak eta alemanak. Musikarekin batera hizkuntzaren historia eta ezaugarri etimologiko eta gramatikalak azaltzeaz gain, elkarrizketa eredu errezekin aritu ginen", azaldu dio EuskalKultura.com-i Isabel Marinek.

Isabel Marin euskal filologia ikasitakoa da eta Euskadi Irratiko berriemailea da Hanburgon. Hogei urte daramatza Alemanian, etorkinei alemana ikasten eta unibertsitatean gaztelania irakasten. Orain, Cervantes Institutuan ikasle talde nahikoa handia bilduz gero, euskara irakasle ere jardungo du. "Talde bat sortzekotan, astean behin euskarazko klasea emango litzateke Hanburgoko Cervantes-en", iragarri du.

-Izena emateko, jo Hanburgoko Cervantes Institutuaren webgunera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia