euskal diaspora eta kultura
2011/09/27
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Aurreko urteetan egin bezala, Eitb-ek lehiaketa berezia antolatu du Canal Vasco eta ETB-Sat kateen ikusle direnentzat. Atzerrian bizi diren euskaldunentzat sari oso tentagarria du lehiaketak: irabazleak Euskal Herrira hamar eguneko bidaia, bi lagunentzako, jasoko du. Ez hori bakarrik; bidaia behar den moduan egiteko, 1.000 euro 'sakeleko diru' gisa jasoko du bikoteak. Eta beste abantaila bat, urte beteko epea izango dute irabazleek bidaia gehien komeni zaien egunetan egiteko.
Lehiaketan parte hartzea oso erraza da; nahikoa de Eitb.com-en webgunera jotzea eta inkesta labur hau betetzea.
Bestalde, Eitb-ek Canal Vascoren seinaleari hedapen berria ematen jarraitzen du, eta komunikazio taldeak gogora ekarri duenez dagoeneko Estatu Batuetako lurralde guztietan ikus daiteke katea hau, Galaxy 23 satelitearen bidez. Seinale hau sintonizatzeko argibide gehiago, hemen.
Azkenik, Eitb.com taldeko telebista zein irrati saioak munduko edozein bazterretik eta edozein unetan ikus daitezke, 'Eitb Nahieran' sistemari esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus