euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika jatorri eta motibazio dauzkaten ikasleak ari dira euskara ikasten Madrilgo Euskal Etxean

2010/11/02

Ikasleak Madrilgo Euskal Etxeko euskara klasean, Errukiñe Olaziregi irakasle dutela (argazkia Deia)
Ikasleak Madrilgo Euskal Etxeko euskara klasean, Errukiñe Olaziregi irakasle dutela (argazkia Deia)

PUBLIZITATEA

Txina, Japonia, Errusia, Hego Amerikako zenbait lekutakoak, Madril bertakoak, eta baita Euskal Herriko jendea ere ari da ikasten euskara Madrilgo Euskal Etxean. Bakoitzak istorio bat eta motibazio diferentea dauka euskara ikasteko bultzagarri, baina guztiak saiatzen dira astez aste euren maila eta ezagutza hobetzen. Lortu ere lortzen dute, maila polita daukan bat baino gehiago baitago euren artean. Bai, posible da Madrilen euskalduntzea. Bestela, galdegin diezaietela Yoshino, Yu, Claudia, Lara edo Andoniri. Bost ikasle, bost istorio, baina maitasun amankomun bat euskararekiko.

Donostia-San Sebastian. Horri buruz, aipatu bost euskara ikasle horien euskararekiko harremanaz dihardu joan den asteburuan Bilboko Deia egunkariak argitara eman duen artikuluak. Interesgarria iruditu zaigu, irakurtzeko polita, gure hizkuntzara arrakastaz hurreratu diren bost pertsonaren berri ematen duen lan hau.

Eurekin izandako elkarrizketen emaitza den artikulua, idatzia izan den gaztelaniaz, hemen irakur dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia