euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bidek erbesteari buruzko XI. Nazioarteko Mintegia egingo du Bilbon eta Donostian azaroaren 10etik 12ra

2010/10/27

Aurreko edizioetako aurkezpen batzuk (argazkia HamaikaBide)
Aurreko edizioetako aurkezpen batzuk (argazkia HamaikaBide)

PUBLIZITATEA

Hamaika Bide Elkarteak Bilbon eta Donostian egingo du, azaroaren 10etik 12ra, erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berria. Aurtengoan mintegiaren gaia 'Integrazioa eta nortasuna gordetzearen bideak' da. Topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Cesar Arrondo euskal argentinarrak (Mar del Platako Unibertsitatea) eta Xabier Irujo, Renoko Unibertsitatekoa (AEB). Horrez gain, Hamaika Bidek bere webgunean eduki berriak plazaratu dituela eman du jakitera.

Donostia-San Sebastián. Nazioarteko adituak bilduko dira Bilbon eta Donostian Hamaika Bidek eta Deustuko Unibertsitateak antolatu duten 1936-1939ko Erbesteari buruzko XI. Nazioarteko Mintegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, "aurtengo egitaraua, krisialdia dela eta, aurrekoetakoa baino xumeago izango da. Hala ere, mundu osotik etorriko dira irakasleak proposatu dugun gaia aztertzeko asmoz".

Besteak beste, hauexek dira mintegian parte hartuko duten irakasleetako batzuk: Cesar Arrondo (Mar de la Plata Unibertsitatea) Jose Luis Abellan (Madrileko Konplutense Unibertsitatea), Federiko Alvarez (Mexikoko UNAM), Manuel Aznar (Bartzelonako Unibertsitatea), Alessia Cassani (Italiako Udine Unibertsitatea), Josu Txueka (Euskal Herriko Unibertsitatea), Maite Garai (Errioxako Unibertsitatea), Ricardo Tejada (Le Mans-eko Unibertsitatea) eta Xabier Irujo (Renoko Unibertsitatea).

Eduki berriak sarean

Bestalde, Hamaika Bidek bere webgunean eduki berriak plazaratu dituela jakinarazi du. Horien artean,  "Testimonio de Nekane Markiegi”, Markiegi sendiaren Argentinako erbesteratzearen kronika bat, lehen aldiz familiako emakume baten ikuspegitik. Hileko protagonista atalean, Andoni Arozena antzerkigile lasartearraren berri ematen du elkarteak. Arozenak lan asko argitaratu zituen erbestetik eta euskal kulturaren dinamizatzaile handia izan zen. 

Hileko Liburua atalean, Arantza Amezagak euskal erbesteei buruzko hausnarketa egiten du 'Montevideoko Kronikak' bere liburuaren argitalpenaren harira. Webguneak Jesus de Galindez euskal politikariaren “Presente y futuro del derecho internacional” artikulua ere eskaintzen du, duela mende erdi baino gehiago idatzitako artikuluan gaur egun ere aktualitatea duten gaiak jorratu zituela erakutsiz. Bukatzeko, “Una historia de falsedades” artikuluak frankistek Gernikako bonbardaketaren inguruan esandako gezurrak aztertzen ditu.

Informazio gehiago eta eduki hauek guztiak Hamaika Bideren webgunean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia