euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bide elkartearen Erbesteari buruzko X. Mintegirako lanak bidaltzeko epea zabalik

2009/03/02

2007ko edizioa (argazkia Hamaika Bide)
2007ko edizioa (argazkia Hamaika Bide)

PUBLIZITATEA

Hamaika Bide Elkarteak hurrengo Erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren datak jakinarazi ditu: urriaren 5etik 8ra Bilbon eta Donostian. Deustuko Unibertsitatearekin batera antolatzen duten mintegi honek hamargarren edizioa izango du aurten eta gai nagusia 'Erbestea norberaren ikuspuntutik' izango da. Mintegiak bat egingo du 36ko guda osteko erbestearen hasierako 70 urteak direla eta antolatu diren beste ekitaldi batzuekin.

Donostia-San Sebastián. Hamaika Bide elkarteak Erbesteari buruzko X. Mintegian parte hartzeko txostenen gaiak proposatzeko epea ireki du. Aurten mintegiaren gai nagusia 'Erbestea norberaren ikuspegitik' izango da eta urriaren 5etik 8ra egingo da Bilbon eta Donostian. Mintegia hasteko denbora dexente falta bada ere, antolatzaileak egitaraua prestatzen hasiko dira aurki eta hori dela eta mintegian parte hartu nahi duten historialari eta ikerlariei aurkeztu nahi dituzten txostenen proposamenak bidaltzeko eskatzen diete.

Balizko partehartzaile horientzako orientazio gisa, antolatzaileek honako gaiak aukeratu dituzte mintegiko hari bezala: erbesteratuen subjektibitatetik idatzitako testuak ikertzeko autobiografiak, memoriak, egunerokoak, gutun bildumak, deserriko poema bildumak, oroimenak eta testigantzak, eta abar. Helburua dokumentu horiek berreskuratzea edota ezagutzen direnen azterketen bidez pertsonaren bizipenak zuzenean ezagutzea izango da.

Epea maiatzaren 29a

Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 29an itxiko da. Mintegian lanen bat aurkeztu nahi duten pertsonek epe horren aurretik euren proposamenaren laburpen bat eta datu pertsonalak bidali beharko dizkiete antolatzaileei. Mintegiak parte hartzaile kopuru mugatua izango du eta antolatzaileek proposamen horien arabera aukeratuko dituzte lanak aurkeztuko dituzten ikertzaileak.

Laburpenean proposamenaren izenburua eta, gehienez hamar lerroko testuan, ponentziaren helburua, asmoa eta gaiaren inguruan egingo den ekarpena azaldu beharko dira. Testuaren formatoa hauxe
izango da: Times New Roman, 12 neurrikoa, 1,5 lerroartekoa. Fitxa pertsonalari dagokionez, bertan datu hauek azalduko dira: izen-abizenak, helbidea, kontaktu-telefonoa, posta elektronikoaren helbidea, egoera
akademikoa zein profesionala, ikertzailearen unibertsitatea edo instituzioa.

Dokumentazio hau Batzorde Antolatzaileari helaraziko zaio, ondoko e-mailetara bidaliz: macillon@fil.deusto.es eta zabalagir@euskalnet.net. Batzorde Antolatzailea honokoek osatzen dute: José Ángel Ascunce, José Ramón Zabala eta Mercedes Acillona.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Hamaika Bideren webgunera: www.hamaikabide.org.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia