euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaika Bide elkarteak Erbesteari Buruzko 8. Mintegia antolatu du Donostian urriaren 17tik 20ra bitartean

2007/09/20

Begoña Eguiluz, María Esther Etxebarrieta eta Arantza Ametzaga 2005ean Donostiako Udal Liburutegi zaharraren egoitzan, 'Erbestea eta Emakumea' mintegian
Begoña Eguiluz, María Esther Etxebarrieta eta Arantza Ametzaga 2005ean Donostiako Udal Liburutegi zaharraren egoitzan, 'Erbestea eta Emakumea' mintegian

PUBLIZITATEA

Euskal Erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berriaren egoitza izango da Donostia datorren urrian, Hamaika Bide elkarteak antolatuta. Aurtengoan 'Erbestea: Historia eta Kulturarako eztabaida bat' hertuko du mintegiak izenburu. Jardunaldiak irekiak izango dira eta Deustuko Unibertsitatearen egoitza donostiarrean eta Udal Liburutegian egingo dituzte. Diasporak leku nabaria izango du mintegian eta Sebastian Amorrortu edota Martin Ugalde bezalako pertsonaien lana aztertuko dute.
Hamaika Bide Elkarteak antolatu du Erbesteari buruzko Nazioarteko 8. Mintegia; Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Birminghameko Unibertsitatea eta Genovako Unibertsitatea lankide. Urriaren 17tik 20ra egingo dituzte jardunaldiak. Antolatzaileen batzorde zientifikoan José Ángel Ascunce Arrieta (Deustuko Unibertsitatea), Manuel Aznar Soler (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), Francis Lough (Birminghameko Unibertsitatea), Luis de Llera (Genovako Unibertsitatea) eta José Ramón Zabala Agirre (Hamaika Bide Elkartea) daude.

'Mintegiak bi gai nagusi izango ditu: alde batetik terminologia, Unibertsitatean egingo diren jardunaldietan gehienbat landuko duguna; eta bestetik, 36ko guda aurretik eta ondorengo erbesteratzea, Udal Liburutegian egingo ditugun jardunaldiekin', azaldu dio EuskalKultura.com-i Jose Ramon Zabala Hamaika Bideko kideak. Jardunaldi guztiak, baina, interesa duen ororentzat irekiak izango dira.

EGITARAUA

Asteazkena, urriaren 17a

I- TERMINOLOGIARI BURUZKO EZTABAIDA (1).

Tokia: Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoa

-17:00-19:00. Aurkezle: Maria Luisa San Miguel (Deustuko Unibertsitatea). Hizlariak: Jose Angel Ascunce (Deustuko Unibertsitatea), Exilio, transtierro y emigración: categorías para una reflexión; Luis de Llera (Genovako Un.), Sobre el falso concepto del transtierro eta Manuel Aznar Soler (Bartzelonako Unib. Autonomoa), Los conceptos de exilio y exilio interior.

Osteguna, urriaren 18a

II- TERMINOLOGIARI BURUZKO EZTABAIDA (2)

Tokia: Deustuko Unibertsitateko Batzar Aretoa

-10:30-11:45. Aurkezle: Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea). Hizlariak: Francis Lough (Birminghameko Un.), La literatura del exilio y la cultura europea e internacional; Ana González (Genoako Un.), La visión de América en la literatura exiliada: la historia de una evolución, Antonio Sánchez (Birminghameko Un.), Exilio y literatura: ¿Literatura del exilio?.

-11:45 - 12:15: atsedenaldia.

-12:15 - 14:00:. Aurkezle: Iñaki Beti (Deustuko Unibertsitatea). Hizlariak: José Ramón López García (Bartzelonako Un. Aut.), Definiciones del concepto de exilio en los discursos poéticos; Helena Buffery: (Birminghameko Un.), Ecologías del exilio: paisaje, identidad y representación en el teatro del exilio republicano eta Mónica Jato (Birminghameko Un.): El retorno como exilio: Max Aub, Ernestina de Champourcin y María Zambrano.

III- APLIKAZIOA 1939KO ESPAINIAR ERBESTERATZEAN

-19:00- 21:00. Donostiako Udal Liburutegia (San Jeronimo kalea). Aurkezle: Xosé Estevez. Hizlariak: Michelle Portiello (Genoako Un.): Analogías sobre el concepto de Hispanidad entre Eduardo Nicol y Juan Zaragüeta; Alessia Casani (Genoako Un.), La religiosidad como categoría existencial del exilio: Joaquín y Ramón Xira; Elisenda Marcer: (Birminghameko Un.): El diálogo entre la luz y la oscuridad en la obra de Joseph Palau i Fabre eta Iñaki Beti (Deustuko Un.): El exilio del 39 como experiencia interior. Los casos de Martín de Ugalde y Carlos Blanco Aguinaga.

Ostirala, urriaren 19a

IV- APLIKAZIOA 1898TIK 1936RA BITARTEKO EUSKAL ERBESTERATZEAN. Modernitatearen krisialditik Guda Zibilera (1)

-10:30 - 11:45. Lekua: Deustuko Unibertsitateko Batzar Aretoa (º228). Aurkezle: Jose Angel Ascunce. Hizlariak: Xosé Estevez (Deustuko Un.): Euskadi (1898-1936). De la crisis de la modernidad a la Guerra Civil. Un ejemplo de exilio plural; Marixa San Miguel (Deustuko Un.): Sebastián de Amorrortu: presencia del primer exilio nacionalista vasco, Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea): Juan Goyanarte argitaratzailea: bide berriak kultura hispanoamerikarrarentzat.

-11:45 - 12:15: atsedenaldia.

-12:15 - 14:00:. Aurkezle: Mari Karmen Gil Fombellida (Deustuko Un.). Hizlariak: Maria Bueno (Ficciones aldizkaria-Granada), La mirada viajera de libertad de Tomás Meabe; Iker Gonzalez (Nebraskako Un.), España, América y Euskadi en el pensamiento de preguerra de Ramón de Belausteguigoitia; Merche Acillona (Deustuko Un.), Miguel de Unamuno: la experiencia de la poesía exiliada.

V- APLIKAZIOA 1898TIK 1936RA BITARTEKO EUSKAL ERBESTERATZEAN. Modernitatearen krisialditik Guda Zibilera (2).

-17:00 - 19:00.

Lekua: Donostiako Udal Liburutegia. Aurkezle: Xosé Estévez. Hizlariak: Alberto Irigoyen (idazlea-Uruguai): Exilio y hemerografía vasca anterior a la Guerra Civil, Mari Karmen Gil Fombellida (Deustuko Un.): Teatro y teatralidad o el despertar de una identidad dormida. El fenómeno dramático en el exilio vasco anterior a la Guerra Civil.

-Itxiera mintzaldia. Joseba Goñi (Deustuko Un.): Mateo Múgica o los exilios de un prelado vasco. Agurra.


Lotura interesgarriak

Hamaika Bidek J. A. Agirreri buruzko liburua argitaratu du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 20ean

Euskal Erbesteratzeari buruzko 7. Mintegia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 12an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia