euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamabost artista plastikok talde-laneko ‘Guernica’ren erreprodukzio bat oparitu diote Chivilcoyko Euskal Etxeari

2015/11/23

Beti Aurrerako ‘Gernika’ berria
Beti Aurrerako ‘Gernika’ berria

PUBLIZITATEA

Atalka egindako arte-lana Euskal Etxearen areto nagusian kokatu dute, “Euskal Herriak jasandako sarraski hura gogoan atxikitzeko”. Muralaren inaugurazio zeremonian, Bonbardaketari buruzko poemak irakurri zituzten, Chivilcoyko Idazleen Elkarteko kideak laguntzaile, eta etxeko dantzariek euskal dantzak eskaini zituzten.

Chivilcoy, Argentina. Perla Sar arte irakaslearen zuzendaritzapean, jatorri askotako hamabost margolarik bat egin dute Pablo Picassoren lan seguruenik ezagunenaren eta adierazgarrienaren erreprodukzioa egiteko. Euskal etxetik adierazi zaigunez, “artista bakoitzak bere zatia egin du eta gero guztiak elkartu dira Guernica-ren murala osatzeko”.

Obraren inaugurazioa azaroaren 14an gauzatu zen, euskal etxearen egoitzan, margolariak eta Perla Sar bera lagun. Zeremonian, koadroa publikoari aurkezteaz gain, Gernikako Bonbardaketari buruzko hainbat olerki irakurri zituzten Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarteko kideek. Poesia errezitala bukatzean, zenbait dantza eskaini zituzten Beti Aurrera Euskal Etxeko dantzariek.

“Obra baliotsua da, eta oso eskuzabalak izan dira egileak, erreprodukzioa erakundeari opariturik”, adierazten dute Beti Aurrera-tik. “Koadroa kontaketa historikoa da, eta hunkigarria, eta oso momentu berezi batean iritsi zaigu: Parisen gertatutako atentatuen biharamunean. Beraz bileran parte hartu genuenok sentitu genuen Bakearen aldeko gure mezua ari ginela adierazten”, azpimarratu dute chivilcoytarrek. Ekintza bukatzean afaria eskaini zieten anfitrioiek euskal etxera bertaratu ziren artistei.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia