euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamabi gazte euskalamerikarrek inauguratuko dute bihar Boisen 'Gaztealde' ekimen berriaren lehenengo edizioa

2007/07/24

Gaztealde, helduentzako 'Ikasi' --argazkian-- eta haurrentzako 'Udaleku'ren arteko ikastaro gisa dago eratua (arg. BasqueHeritage.com)
Gaztealde, helduentzako 'Ikasi' --argazkian-- eta haurrentzako 'Udaleku'ren arteko ikastaro gisa dago eratua (arg. BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioak (NABO), Boise State Unibertsitateak (BSU) eta Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak antolaturik, bihar ekingo zaio Idahoko hiriburuan Gaztealde programa berriaren lehenengo edizioari. Hiru egunez luzatuko den ekimenak hamasei urtetik gorako hamabi partaide bilduko ditu, Boise State Unibertsitatean eta Boiseko Museoan. Helburua, Euskal Herria eta euskal kulturari buruz ordu beteko aurkezpena egin dezaketen gazte arduratsuak formatzea.
Dozena bat gaztek hartuko dute parte bihar Boisen hasiko den ekimen berri honetan, Kalifornia, Utah eta Idaho bereko euskal komunitateetatik etorriak. Partaideak, aurretik bakoitza bere euskal etxean engaiatutako jendea dira eta formakuntza berezia hartuko dute ikastaroaren hondarrean euskal kulturari buruzko aurkezpen orokor bat egin ahal izan dezaten, ikastaroan zehar horretarako erabiliko diren ikusentzuteko materialak, baita ere paperean eta euskarri informatikoan erabiliko direnak, ikasleen eskuetan geratuko direlarik.

Horrekin batera, talde dinamizaziorako teknikak eta ekimenak garatzeko eta jendearen arreta erakarri eta partaidetza erraztekoak landuko dira. Hau guztia, 'gazteak gazte formatzaile' ideiaren barne gauzatuko da, Euskal Herriko zein Estatu Batuetako irakasleen eskutik. Lan horretan arituko dira Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendaria; Lisa Corcostegui, Euskal Ikasketetan doktorea, dantzan espezialdutako aditua eta Zenbat Gara Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Dantza Taldeko zuzendaria; John Ysursa, Historian doktorea, BSUko Historia departamentuko kidea eta NABOko sustatzailea; eta Joseba Etxarri, Euskal Diaspora ikertzailea eta BasqueHeritage.com eta EuskalKultura.com proiektuetako zuzendaria.

Ikasleak, berriz, adin zein jatorri geografiko aldetik anitzak dira. Hauexek dira izena eman duten lehenengo hamaikenak, beste baten datuen faltan:

-Michelle Zubillaga, Susanville, Kaliforniakoa
-Dominica Zubillaga, Susanville, Kaliforniakoa
-Kelley Urionaguena, Susanville, Kaliforniakoa
-Antonia Lee-Sangroniz, Salt Lake City, Utah-koa
-Anne Marie Chiramberro, San Frantzisko, Kaliforniakoa
-Amaya Ingram, Gooding, Idaho-koa
-Joe Lasuen, Mountain Home, Idaho-koa
-Richard Urquidi, Mountain Home, Idahokoa
-Erin Acarregui, Mountain Home, Idahokoa
-Jacqueline Gaton-Lanathoua, Chino, Kaliforniakoa
-Gaby Ithurburua, San Frantzisko, Kaliforniakoa


Lotura interesgarriak

Gaztealde NABOren webgunean
www.nabasque.org

Basque Studies Center, Boise State University, Boise, ID
www.basquestudies.boisestate.edu

Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
www.basquemuseum.com

NABOk Gaztealde programa zabalduko du Boisen uztailaren 25ean
2007ko maiatzaren 21ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

NABOk Gaztealde antolatu du, gazteentzako programa berria
2007ko otsailearen 20ean BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia