euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haizea: 17 euskal kantu herrikoi, euren partitura, audio eta hitzekin, internetez doan eskura daitezkeenak

2008/03/03

Alberto Santos, Errenteriako alkatearekin lanaren aurkezpenean (argazkia Noticias de Gipuzkoa)
Alberto Santos, Errenteriako alkatearekin lanaren aurkezpenean (argazkia Noticias de Gipuzkoa)

PUBLIZITATEA

Hamazazpi euskal kantak osatzen dute Haizea izeneko CDa eta liburua. Errenteria Musikal kontserbatorioko irakasle den Alberto Santosi zor zaio. Euskal Herri barru zein kanpoko kantuzale eta joleek erraz ikasi, jo eta hedatzeko moduan pentsatutako obra da. Errenteria Musikal kontserbatorioan eska daiteke telefono edo posta elektronikoz, baina gehienik eta errazen lanak biltzen dituen partitura, letra eta audioa internetez jaitsi daiteke Errenteriako Udaleko webgunetik.
Hamazazpi euskal kantok jotzen ikasteko eta munduan zehar ahalik eta hedapen gehien emateko argitaratu du Alberto Santos Eizagirre musika irakasle gipuzkoarrak Haizea CDa eta liburua. Lan honen 500 kopia Euskal Herriko musika kontserbatorioei zuzendu zaizkie, nahiz eta ale batzuk Errenteria Musikal kontserbatorioan banatzeko utzi diren, bertara telefonoz edo posta elektronikoz eskatzen dutenei banatzeko. Proiektuaren hedabide nagusia, ordea, internet izatea da helburua. Partiturak, audioa eta hitzak --liburu eta CDaren eduki osoa alegia-- etxetik mugitu gabe lortu nahi dituztenek, aski dute hemendik egitea.

Diskoak hamazazpi kantu ditu, bikoiztuta, kantu bakoitzaren bertsio solista eta, aparte, akonpainamendua eskaintzen baitira. Partituren liburua A4 formatuan jaisteko moduan dago eta guztia musika eskoletan irakasten diren ia instrumentu guztiekin erraz jotzeko dago pentsatua. Honakoak dira libururatutako 17 kantuak:

-Ameriketara joan nintzen
-Amodizko kanta
-Andre Madalen
-Bizkaia Maite
-Boga boga
-Furra furra
-Gure Koadrila
-Haizea
-Haurtxo Polita
-Iruten ari nuzu
-Ituringo arotza
-Maitetxu mia
-Nere herriko
-Nerekin
-Oinazez
-Uso txuria
-Zezenak dira

Lan honen Haizea izenak Xabier Olaskoagari eginiko aipamen eta omenaldi txiki bat nahi du izan, Errenteriako 'seme kuttuna' bera, 2006an zendua. Izan hori bera daraman abestia ere bildu baita, Alberto Santosek musikatua, hitzak Olaskoagaren poema bati dagozkiola. Euskal kantu batzuk bildu eta halako materialarekin zabaldu eta internet ipintzeko ekimen hau duela bederatzi urte sortu zen beste proiektu baten jarraipena da, ordea, orduan Olentzero diskorekin antzeko gauza bat egin baitzuen Alberto Santos Eizagirrek. Kau hartan eguberri kantuen ardatzean garatu zen proiektua. Kasu hartan eskaintza osatu zuten hamazazpi gabon kantak hemendik jaitsi daitezke. Hauek dira izenburuak:

-Aintza zeruan
-Aintzaldu zeruan
-Arin Kristauak
-Arkume ta gaztakin
-Artzaiak Belenen
-Atozte Kristauak
-Belenera
-Birjiña maite
-Gabon gaua
-Gau erdian soinua
-Hator hator
-Haur eder baten bila
-Izar eder bat degu
-Mesias sarritan
-Oi Betlheem
-Olentzero
-Poz eta pakea


Lotura interesgarriak

Haizea-ko 17 euskal kantu herrikoiok jaisteko
www.errenteria.net webgunean

Olentzero-ko 17 euskal gabon kantuok jaisteko
www.errenteria.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia