euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haize Hegoa partaide Montevideon Municipio CHko Gizatalde Azokan eta prest dagoeneko Bahia Blancara bidaiatzeko

2024/11/07

Haize Hegoako Eusko Indarra dantza taldea 2024ko ‘Municipio CH’ko Gizataldeen Azokan Euskal Herriaren ordezkari
Haize Hegoako Eusko Indarra dantza taldea 2024ko ‘Municipio CH’ko Gizataldeen Azokan Euskal Herriaren ordezkari

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Montevideoko ‘CH’ Udalak –Uruguaiko hiriburua osatzen duten udaletako bat– antolatutako Gizataldeen Azokako hirugarren edizioa joan den igandean, azaroaren 3an, egin da bertako Batlle Parkean. Eguerditik ilundu arte hogeita hamar bat gizataldek hartu zuten parte jaialdian, euren ohiturak eta kultura publikoari erakutsiz horretarako propio ezarritako hamaika standetan zein taulen gaineko ikuskizunetan.

Aurreko bi urteetan bezala euskal gizataldearen ordezkaria Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea izan zen; elkarteko kideek stand esanguratsua prestatu zuten eta agertoki gainean, berriz, bi izan ziren euskal dantzari jendaurretutako taldeak, helduen “Eusko Indarra” eta txikien “Txiki alaiak”. Jaialdiko giroa areagotzeko, euskal taldeek gonbitea lizatu zioten ‘Orpo Punta’ eta ‘Txulalai’ dantzetan parte hartzeko, eta ikuskizuna amaitzeko kalejira handi bat osatu zuten.

Hirugarren urtez jarraian, euskal kolektibitatea jaialdiko eta bere arrakastako protagonista izan da. Egunean zehar hamabost mila bat lagun pasatu ziren azokatik eta horietako asko baita euskal standetik ere. “Euskal Etxearentzat aukera paregabea da Euskal Herria eta gure lana ezagutarazteko”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Mariel Fernández Artasánchez Haize Hegoa-ko erreferenteak.


Azokako euskal standeko irudietako bi, euskal instrumentu eta dantzariekin


Haize Hegoa-ko lagunak gogoz euskal kulturaren erakusgarri euskal standean eta agertokietan


Azoka sustatze bideoan ere izan ziren partaide izan ziren euskal etxeko lagunak

2024ko Euskal Aste Nazionala

Uruguaitik, Haize Hegoa antolatzaile, Montevideoko Euskaro, Carmeloko Ibai Ondoko eta San Joseko ‘San Joseko Euskaldunak’ euskal etxeetako lagunek bat egingo dute datorren astean Hego Amerikako euskal jai handienarekin. Gogora dezagun Argentinako Euskal Aste Nazionalaren programa azaroaren 9an hasiko dela aurten, Bahia Blancan. Egun nagusiak, ordea, azaroaren 15etik 17rako asteburukoak izango dira. Euskal Asteari buruzko programa eguneratua, EuskalKultura.eus-en artikulu honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia