euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haizalde liburuak Euskal Herria eta itsasoaren historia aztertzen du, 30 itsasgizonen biografia bilduz

2007/02/14

'Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean' liburuaren azala
'Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean' liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko kostaldeen eta euskal itsasgizonen historia Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean liburuan bildu du Jose Cayuela Fernández Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasleak. Esparru honetan aditua den Cayuela Fernandez Euskal Herriko Itsas Foroaren laguntza osoa izan du euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana aztertzen duen liburu hau egiteko.
Atzean geratu dira aintzinako itsasgizon trebeak. Oroipenetan hainbat eta hainbat istorio eder eta tristeak ahaztuta. Izan ere, euskal itsasgizon askok utzi du bizia itsasoaren atzapar gazi-goxoetan, hori kontatzen digute behintzat historia liburuek. Euskaldun ugari itsasoari begira hazi eta hil dira. Haien biografia bakoitzak beti izan du zerbait amankomunean: itsasoa. Eta horixe dakarkigu, hain zuzen ere, Haizalde, Itsasoa eta Euskaldunak, Amerika eta Trafalgar artean liburuak, istorio horiek ezagutzeko gonbitearekin.

Jose Cayuela Fernandez da liburuaren egilea eta Euskal Herriko Itsas Foroaren kolaborazioa ere izan du informazio bilketa prozesuan luzean. Liburuan mapa eta gráfiko ugari jaso eta egin dituzte, beraien asmoa gaztetxoak ere erakarriko dituen 'liburu oso grafiko eta didaktikoa' egitea izan baita, Euskal Herriko Itsas Foroko zuzendariak, Javier Lópezek, EuskalKultura.comi agertu dioenez. Liburuak 226 orrialde ditu eta agertzen diren marrazkien egilea Javier Lacalle Laka izan da. Terranovako Kostaldeetatik, Napoleonen inbasioetara, Trafalgarreko marinoekin bukatzeko, irakurleak mota guztietako abenturak biziko ditu liburuaren orrialdeetan, euskal itsasgizonen uharan itsasoak ere zeharkatuz.

Sei hilabeteko lanaren emaitza izan da liburua, non fantasiazko eta errealitateko pertsonaiak istorio berean nahasten diren. Oraingoz eta pasatako abenduan kaleratu zenetik 'jasotako harrera oso positiboa izan da' eta horrela jarraitzea espero dute bai Cayuelak eta baita ere Itsas Forokoek. Ibaizabal argitaletxearen eskutik 500 ale atera dituzte eta ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri dago.
br>
Itsasgizon handiak

Juan Sebastián Elkano: euskaldunik unibertsalena munduari bira egin zuen lehenengoa izan zen.

Miguel Lopez Legazpi: gazte itsasoratu zen Atlantikoko itsasbideak Mexikoraino zeharkatzeko. Inoiz ez zuen jaioterrira itzultzeko aukerarik izan. (Zumarraga, 1503-1572)

Antonio Okendo: Donostiako familia ezagun baten semea zen (1577-1640). Garaipen ezagunak izan zituen Napolin, Erresuma Batuan eta Brasilen.

Cosme Damian Txurruka: Ilustrazio garaiko gizona izan zen (Bergara 1764-1805) eta gudarako amu gisa erabiltzen hari zutela jakinda ere, benetako trebetasuna erakutsi zuen.


Lotura interesgarriak

Euskal Herriko Itsas Foroa
www.foromaritimovasco.com

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
www.museomaritimobilbao.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia