euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hainbat dira munduan asteburu honetan edo hurrengoan San Inazio edo Iñaki Deuna jaia ospatuko duten euskal etxeak

2018/07/27

Boiseko 'Oñati' dantza taldeko kideak San Inazioren irudia bizkar gainean (arg. EuskalKultura.com)
Boiseko 'Oñati' dantza taldeko kideak San Inazioren irudia bizkar gainean (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Datorren asteartean da San Inazio, eta San Inazio --edo Diasporan historikoki ospatzen den beste leku batzuetan esaten duten bezala 'Iñaki Deuna'-- munduko hainbat euskal etxetan tradizionalki ospatu izan den festa da, Hego Ameriketan bereziki, baina ez bakarrik. Aurten asteguna denez, euskal etxe batzuk erabaki dute ospakizuna aurreko asteburura ekartzea eta beste batzuk ondokora eramatea. San Inazio ospatuko dute, besteak beste, Estatu Batuetan, Mexikon, Espainian, Australian, Txilen, Brasilen...

Gaurtik aurrera datorren asteburu honetan ospatuko dute, esaterako, Estatu Batuetako Boisen, Mexiko hiriburuko Euskal Etxean, Australiako Stdneyko Gure Txokon edota Argentinako Necochea eta Corpus Christin. Datorrenean, berriz, Buenos Airesko Laurak Bat-en, Txileko Viña-Valparaison eta Santiagon, Brasilgo Sao Paulon eta Argentinako Roldan, Chascomus, Rosario, Comodoro Rivadavia, Arrecifes, Villa Maria, Saladillo, Baradero, Laprida...

Herri hauetako batzuetan, gainera, San Inazio jargiratua daukate azken urteotan euskal etxean, hala nola Saladillon eta Lapridan.

baina leku gehiagotan ere ospatzen da. Zeure euskal etxe edo komunitatearen kasua bada, idatzi info@euskalkultura.com-era eta kontaiguzu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia