Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Letren Fakultateak abegia emango dio gaur arratsaldetik aurrera "Euskal Irudiak Literatura Amerikarrean: Hitzaldiak Robert Laxalten Jaiotzaren Mendeurrenean" Nazioarteko I. Sinposioari, unibertsitate bereko Rewest (Research in Western American Literature and Culture) ikerketa-taldea antolatzaile. Topaketak bi egun iraungo ditu eta bihar iluntzean amaituko da EHUko Letren Fakultate bereko egoitza berean.
Topaketak, euskaldunek, euren lurraldeak, historiak eta kulturak kontinente amerikarreko literaturetan izan duten irudikapena aztertuko du. Lehenengo edizio honetan, Robert Laxalt Nevadako idazle euskal-iparramerikarraren lana aztertuko da, 2023 honetan haren jaiotzaren mendeurrena betetzen ari dela gogoan izanik.
Idazleak, ikertzaileak, artistak
Hain zuzen ere, UPV/EHUko Ipar Amerikako Literaturako katedradun eta Laxalten obran aditua den David Rio Sinposiumeko antolatzaileak azpimarratu duenez, "elkarretaratze hau, euskal unibertsitateetan AEBko euskal diasporaren aitzindari literarioa izan zen Robert Laxalt-en lanaren inguruan egiten den lehen ekitaldi akademikoa da".
Bertan idazleak, ikertzaileak, artistak eta baita Laxalt familiakoak ere arituko dira partaide, besteak beste idazleen artean Martin Etchart eta Gabriel Urza (Robert Laxalten biloba), AEBko unibertsitateetako adituak —David Laraway edo Edurne Arostegui—, eta euskal idazleak ere —Monika Madinabeitia, Mari Jose Olaziregi edo David Rio bera—, baita ere Gala Knörr edo Juan Lekue bezalako euskal artistak.
PROGRAMA
Urriaren 2a, astelehena
- 15.00 Opening
- 15.05-15.45 Gabriel Urza (Writer / Portland State University)
"Different Places, Different Stories: How Laxalt and Diaspora Writers Speak to Two Different Readers”
- 15.45-16.30 Gala Knörr (artist)
“The Spirit of Laxalt’s West in the Construction of a Contemporary Art Exhibition”
- 16.30-17.00 Coffee break
- 17.00 -17.45 Juan Lekue (Writer / Zaraobe Institutua):
“Dos perspectivas vascas: de Laxalt a Solitude”
- 17.45-18.30 Edurne Arostegui (CBS, University of Nevada, Reno / Basque Museum and Cultural Center, Boise)
"'It took courage alright': Depictions of Therese Alpetche Laxalt in the Literature of Robert Laxalt" (online)
- 18.45 Round table (Elkar Kanpus) moderated by David Río
Participants: Martin Etchart, Juan Lekue, Monika Madinabeitia & Gabriel Urza. Chair: David Río
“The Literary Connection Between the Basque Country and the American West”
Urriaren 3a, asteartea
- 9.00-9.45 David Río (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)
“Robert Laxalt and the Land of His Ancestors: A Basque-American Perspective”
- 9.45-10.30 David Laraway (Brigham Young University)
"Opening Lines: Robert Laxalt and the Phenomenology of Place”
- 10.30-11.00 Coffee Brake
- 11.00-11.45 Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU)
“Nevadako mendiak gogoan: Robert Laxalt eta Bernardo Atxaga solasean”
- 11.45-12.30 Monika Madinabeitia (Mondragon Unibertsitatea / Etxepare Euskal Institutua)
“1959: Before and After”
- 13.00-13.45 Martin Etchart (Writer / Phoenix College)
“The LaXaltFactor: On Influence, Immigrants, and Identity”
- 13.45 Closing of the Symposium