euskal diaspora eta kultura
2012/12/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. HABEk, Euskara Munduan programaren baitan, 2012/13 ikasturtean Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia itxi berri du. Deialdiaren ondorioaz, ikasturte honetan 28 lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu HABEk beste hainbeste Euskal Etxe eta Federakuntzekin.
Iñaki Uribe, HABEko zuzendari nagusiaren hitzetan, “jaso ditugun ordu-eskari guztiak onartu ditugu aurten. Azken urteotan, guztiok ezagutzen ditugun aurrekontu arazoak direla-eta, ezin izan da kopurua igo, baina murrizketarik gabe mantendu da. Gaur egun, urteroko jarduera mantentzea da helburua, izan ere, igotzeko baliabide ekonomikorik ez dugu, oraingoz”.
Hitzarmen-sinadurak
Azaroaren hondarrean Murtziako, Valentziako eta Quart de Poblet-eko (Valentziako) euskal etxeko ordezkariekin bildu zen Uribe, lankidetza-hitzarmenak sinatzeko. Iñaki Uribek eta Kinku Zinkunegi programaren teknikari arduradunak Murtzia eta Valentziako Euskal Etxeak bisitatu zituzten Euskara Munduan programaren jarraipena egiteko eta azaroaren 27an Murtziako Euskal Etxean, 28an Quart de Poblet-eko Euskaltzaleok-en eta 29an Valentziako Centro Vasco Navarro-n izan zituzten jarraipen bilerak.
[Valentziako Euskaltzaleok elkarteko zuzendaritzarekin bilduta HABEko Kinku Zinkunegi eta Iñaki Uribe (argazkia HABE)]
Murtzian, Iñaki Uribe eta Unai Sánchez bertako Euskal Etxeko lehendakariak sinatu zutenhitzarmena. Quart de Poblet-en German Eiguren Euskaltzaleok-eko lehendakariarekin sinatu zuen hitzarmena azaroaren 28an eta 29an Juan Jose Dorronsoro Valentziako Centro Vasco Navarro-ko lehendakari berriarekin.
Kaixo, Azken 30 urteotan, ipuin kontalari bezala banabil euskal herrian gaindi euskaraz eta, gure herritik kanpo, frankofonian zehar, frantsesez. Nire sorkuntza eta ikuskizun lana, publiko gazte eta helduari zuzentzen diot batezere, antzoki, liburutegi, kulturetxe, euskaltegietan aurkeztuz,... Eta horra beraz zerk ekartzen nauen zuregana : ideia bat gogora jin zaidalako orain dela zenbait egun, hau zuri aipatzeko eta elkarrekin komentatzeko asmotan,horra zergatik zurekin harremanetan sartu nahi nukeen. Nire mezutxo honi erantzuteko, gogoa eta tartetxo bat izango duzulakoan, Eta honen zain nagola, aurretik eskertzen zaitut. Adeitasunez, Nire agurrik bizienekin, Koldo Amestoy
Koldo Amestoy, 2014/04/16 16:34
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus