Euskara ikasle hasiberrientzako materiala sortu du HABEk eta www.ikasbil.eus webgunean ari da pixkanaka pixkanaka argitaratzen. Bagoaz! izena du material sortak eta A1 ea A2 mailako ikasleei zuzendua da. Ariketetan, audioa eta bideoa erabiliz, ikasleek euren euskera landu ahalko dute, taldean (ikasgelan) zein bakarka.
Donostia-San Sebastian. Euskara ikasleentzako material berria sortu du HABEk, eta sarean jarri du, doan, Bagoaz! izenburupean. Ikasbil atarian (www.ikasbil.eus) daude eskuragai dagoeneko aurreneko ariketak,eta apurka apurka gehiago sareratuko dituzte.
Guztira, 100 ikus-entzunezko testuk osatzen dute Bagoaz!: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluekin eta azpititulurik gabe). HABEko iturriek aditzera eman dutenez. Audio eta bideo bakoitza oinarri hartuta, ikasleek hainbat ariketa egin beharko dituzte, bai taldean -irakaslearen gidaritzapean ikasgelan lantzeko-, bai bakarka, nork bere kasa online egiteko.
Josu eta Amaia
Bagoaz!-eko bideo eta audioek bi pertsonaia nagusi dituzte: Josu eta Amaia ikasleak. Beren eguneroko bizitzako gorabeherak jarraituko dituzte ikasleek ikusentzunezko hauen bitartez. Era berean, bideo eta audioetan oinarrituko dira ariketak.
Donostiako Zinea Sortzen ekoiztetxeak egin ditu bideao eta audio hauek, Ritxi Lizartzaren gidoietan oinarriturik eta Alex Ezkurdia zuzendaritzapean . Bi aktore nagusiak Oihana Maritorena (Amaia) eta Asier Oruesagasti (Josu) dira. Musika, berriz, Pascal Gaigne musikagilearena da.