euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

HABE Ikasbilek sarean jarri du "Gramatika gaitasuna lantzen" liburua, online egiteko ariketekin

2013/04/23

Ikasbil atalean "Gramatika gaitasuna lantzen" liburuaren pdf-a eta ariketak eskura daitezke
Ikasbil atalean "Gramatika gaitasuna lantzen" liburuaren pdf-a eta ariketak eskura daitezke

PUBLIZITATEA

HABEren Ikasbil webguneak euskara ikasi eta lantzeko aukera berria jarri du eskuragarri, doan, Euskal Herriko eta mundu osoko ikasleentzat. "Gramatika gaitasuna lantzen" liburua sareratu du HABEk, eta horrez gain, hainbat ariketa online egiteko egokitu ditu. Liburu honetako teoria eta autozuzendutako ariketak 3. mailako ikasleei zuzenduak dira (hau da, C1 mailako ikasleei). Horrez gain, Ikasbilek euskara ikasleentzako irakurketa gida bat ere jarri du sarean, pdf formatuan eta irakurgaiei buruzko ariketekin (oraingo honetan, A1 mailatik hasi eta 4. maila bitartekoak).

Donostia-San Sebastian. HABEk mundu osoko euskara ikasleentzako material berriak jarri ditu sarean, Ikasbil atariaren bitartez. Horietako bat da "Gramatika gaitasuna lantzen" liburuaren online egokitzapena; hemendik aurrera, liburua pdf formatoan eskuratu ahal da sarean, osorik edo atalka irakurtzeko. Baina ez hori bakarrik; izan ere, liburuak proposatzen dituen ariketak ere sarera egokitu dituzte eta orain online egin eta zuzendu daitezke.

Liburua jatorriz Hezkuntza sailaren eskutik argitaratutakoa da, eta lanak biltzen duen teoria eta autozuzendutako ariketak 3. mailako (C1) ikasleei zuzenduta daude. Online egokitzapen honetan, liburuan argitaratutako gramatika-edukiak garatu dira. Batetik, azalpen teorikoa eskaintzen da, eduki horren ezaugarriak eta erabilera zertan den azalduz; eta, bestetik, eduki horiek lantzeko zuzenketa automatikoa duten ariketa-sorta dago eskura: baliokideak eman, itzulpenak egin, egiturak berridatzi, perpausak lotu, hutsuneak bete, esaldiak moldatu….

Nahi izanez gero, liburu osoan murgil daiteke erabiltzailea, edo, aurkibideari jarraiki, landu nahi duen atalera zuzenean joan. Liburua eskuratzeko, jo hona

Irakurgai mailakatuak

Bestalde, HABEk sarean jarri duen euskara ikasteko beste baliabide interesgarria izan daiteke Irakurgai mailakatuak gida. Bilduma honetara ekarri diren irakurgaiak HABE Liburutegian mailegatu daitezkeen irakurgaien artean daude. Batzuk aukeratu eta mailakatu dira. Eginkizun honetan oso lagungarri gertatu da abiapuntu gisa Legazpiko Udal Euskaltegiak edota Maizpide barnetegiak, besteak beste, HABEren esku jarri dituzten liburu-zerrendak. Horiek mailakatzeaz gain, egokitu, ordenatu eta osatu egin dira, beste hainbat erreferentzia erantsiz.

Irakurgaiak fitxatan katalogatu dira. Fitxa bakoitzean biltzen den informazioa hauxe da:

  • Euskara-maila
  • Liburuaren izenburua
  • Egilearen izen-abizenak
  • Argitaletxearen izena eta argitaletxearen webgunera jotzeko esteka, liburua bera erosi nahi duenarentzat.
  • Argitalpen-urtea
  • Liburuaren mamia jasotzen duen sinopsia.
  • HABE Liburutegiko katalogoan liburu horrek duen fitxarako esteka.

Horrez gain, liburu bakoitzarentzat proposatzen diren ariketak ere agertzen dira fitxa bakoitzean.

Horrekin batera, urtetan HABE aldizkarian liburuen gainean sortutako OSTUTAKO PASARTEAK atala nahiz KULTURONTZIA ataleko erreferentziak www.questionline.es tresnaren bidez online ariketa bihurtu dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia