euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guztia prest da Idahoko Boisen (AEB) sekula baino bisitari gehiagori harrera egiteko: Jaialdi 2010eko egitaraua

2010/07/26

Renoko 'Zenbat Gara' Euskal Dantzari Taldea festa-eremuaren sarrera Boiseko jaialdiren azkeneko edizioan (argazkia EuskalKultura.com)
Renoko 'Zenbat Gara' Euskal Dantzari Taldea festa-eremuaren sarrera Boiseko jaialdiren azkeneko edizioan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ekitaldi batzuk, pilota partida batzuk eta girotze kontu batzuk hasiak dira dagoeneko Boisen, baina guztien begiak bihartik aurrera bertako kale eta bazterrak zuri-gorri-berdez jantziko dituen jende uholde eta ekimen egitarau aberatsari begira daude. Espektazioa inoiz baino handiagoa da eta inoiz baino handiagoa da ere espero den jende kopurua. Ekitaldien artean aipa daitezke kale musika, euskal janari eta edaria, euskal mintegi akademiko bat unibertsitatean, pilota eta herri kirol erakustaldi eta norgehiagokak, Festara jaialdia, Estatu Batu osoko hamaika dantza taldeen emanaldiak, Euskal Herriko birena, bertsolariak, balleta, San Inazio prozesio eta meza nagusia, koru emanaldiak, berbena eta dantzaldiak... Hona aste osoko ekitaldi egitaraua.

Boise, Idaho, Estatu Batuak. Izango diren guztiak jasotzea ez da erraza, baino jaso ditugun guztiak izango dira. Hona antolakuntzakoek adierazitako azkeneko egitaraua, bihartik aurrera, uztailaren 27tik abuztuaren 1a bitartean Boisen garatuko den Jaialdi 2010 ekitaldiko proposamenak biltzen dituena:

JAIALDI 2010eko EGITARAU OROKORRA

Uztailaren 27 eta 28an
-Arratseko 5etatik gaueko 11etara “Ongi etorri Jaialdira” Boise erdiguneko 'Basque Block' delakoan (euskaraz, Euskal Kalea deitzen diote zenbaitek). Janariak, edariak eta musikari ibiltariak. Dohainik.

Uztailaren 28an
-
Gaueko 7etatik 9etara, 'Euskal Herria MUgaz Gaindi' Euskal Kultur Mintegia, hiri erdiguneko 'Egyptian Theater' antzokian. Mintegi edo biltzar akademiko honek euskal kultura eta immigrazioaz aditu diren Europa zein Ameriketako hainbat irakasle eta ikerlariren partaidetza bilduko du. Boise State University-ko (BSU) Euskal Ikasketa Zentroak antolatua, Eusko Ikaskuntza ere tarteko

Uztailaren 29an
Arratseko 7etan. Gau kirolak Qwest Arenan. Sarrerak (12 dolar) Qwestarenaidaho.com-en eros daitezke. Euskal Herriko 3 harrijasotzailek 125 eta 200 kilo arteko harri zilindrikoak jasoko dituzte eta 125 kiloko harri biribilak. Bertako 3 aizkolari leihatuko dira eta 20 herri kirolarik lasto-altxaketan, gurdi-altxaketan eta esne-marmita eramate leihan arituko dira.

Uztailaren 30ean
-
Eguerditik arratseko 6ak arte: “Euskal Kalea euskalduntzen”. Euskal Kalean. Janaria, edaria, musikari ibiltariak eta antzineko lagunak ikusteko eta berriak egiteko aukera. Dohainik

-Arratseko 7etan “Festara” emanaldia, Morrison Center-en Boise State University-ren campusean. Sarrerak www.idahotickets.com webgunean salgai. Euskal Herriko dantza talde bi, Boiseko Oinkariak dantza taldea, bertsolariak eta Trey McIntyre-ren ballet dantzak biltzen ditu egitarauak.

Uztailaren 31ean
-Goizeko 10etatik arratseko 6etara  ”Fairgrounds euskalduntzen”, Expo Idaho-n. Sarrerak www.idahotickets.com webgunean salgai. Larunbateko ekitaldiek AEB mendebaldeko 6 estatutako 36 dantza talderen emanaldiak bilduko dituzte. Emanaldiok ikusteko eraikin barneko bi agertoki edo oholtza antolatu dira. Expo eraikinaren barnean aire egokitua dagoen zatian saltokiak ezarriko dira (opariak, oroigarriak, arropak…), baita janari eta edarienak ere kirol emanaldiak egiten ari direla, kanpoko iturritik hurbil. Karrokanpoen erakusketa ere ikusgai.

-Arratseko 7etan Meza St John katedral katolikoan. San Inazio meza tradizionala, euskaraz, euskal abesbatza eta Boiseko Oñati taldeko dantzariak partaide, aldarean dantza eginez, Euskal Herrian Oñatin Corpus Egunean egiten den bezalaxe.

-Iluntzeko 9etatik goizaldeko 1:30ra arte, Dantzaldia Expo Idaho Fairgrounds-etan. Txartelak www.idahotickets.com webgune bidez salgai. Boise bertako 'Amuma Says No' eta Euskal Herriko zein Boise bertako beste musikari batzuk arituko dira musika jotzen.

Abuztuaren 1ean
-Goizeko 11etatik arratseko 5etara. “Fairgrounds Euskalduntzen” Expo Idahon. Sarrerak www.idahotickets.com webgunean salgai. Dantzak, harrijasotzaileak, janaria, saltokiak… zabalik egun osoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia