euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gustatuko al litzaizuke Boiseko eskolako haurrak, Idahoko estatuan, Santa Agedako ohiko koplak abesten ikustea?

2008/02/05

Iragan urtarrilaren 26an haurrek eta helduek Santa Ageda ospatu zuten Euskal Etxean
Iragan urtarrilaren 26an haurrek eta helduek Santa Ageda ospatu zuten Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Andoni Mutiloa eta Bakarne Odriozola, Boiseko eskolako bi irakasleak, Hernanikoak dira eta AEBko Idaho estatuko herrialde honetan ekintza bitxia bururatu zitzaien Santa Agedako tradizioa zela-eta: bideoarekin haurrak grabatu zituzten festa honetako koplak kantatu eta makilekin erritmoa eramaten zuten bitartean. Gainera, ume baten amonak tradizio honen jatorria azaldu zien atzo haurrei. Irudiak beherago daude ikusgai.
Iragan urtarrilaren 26an Santa Agedako festa tradizionala Boiseko Euskal Etxean, Idahoko estatuan, ia laurehun pertsonaren aurrean ospatu ondoren, herriko eskolako bi irakasle euskaldunek --Andoni Mutiloa eta Bakarne Odriozola-- haurrak bideoz grabatu zituzten festako koplak kantatzen zituzten bitartean. Atzo, gainera, ume baten amonak tradizioaren jatorria azaldu zien.



Andoni Mutiloak honakoa adierazten zuen jarduera egin aurretik: “Gauza apala izango da, baina nolabait eskolako umeei euskara erakusteaz gain, Euskal Herriko tradiziok erakutsi nahi dizkiegu”. Horrela, hizkuntzaz gain, euskal dantza praktikatzen dute astean behin. Gabonetan, haurrek Olentzero ezagutu zuten eta bere abestiak kantatu zituzten; eta San Sebastian egunean danborradari buruzko ekintzak egin zituzten.

Boiseko eskolan dauden bi irakasleak Hernanikoak dira. Andoni Mutiloak 31 urte ditu eta kazetari moduan aritu da lanean. “Aurreko ikasturtean irakaskuntzan hasi nintzen eta hona etortzeko aukera sortu zitzaidan”, aipatzen du. Bakarne Odriozolak 18 urte daramatza irakaskuntzan, eskolaurrean, lehen hezkuntzan eta azken urteetan ingelesa erakusten. Boiseko ikastolak 10 urte daramatza martxan. Herriko guraso talde baten ekimena izan zen euren seme-alabak euskaraz hezi nahi zituztelako, baina Basque Museum-ek bideratu zuen proiektuaren sorrera. Ikastolan 3 urtetik 6 urtera bitarteko umeak dituzte. Bakarnek esaten duenez, “AEBtako hezkuntza-sistema ezberdina da. Hitz gutxitan esateko, Boiseko ikastola erdi ikastola erdi haurtzaindegi da --euskal ikuspegitik ikusita-- eta une honetan 17 ume ditugu”.


Lotura interesgarriak

Boiseko ikastola
www.boisekoikastola.org

Andoni Mutiloaren bloga
http://boiseranoa.blogspot.com

Santa Agedako abestiaren letra
www.euskaraz.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia