euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gure Zainak' hitzaldiaz ospatu dute Coronel Moldes-eko euskaldunek herria sortu zeneko 106. urteurrena

2010/09/16

Gustavo Echandia (euskara irakaslea), Pablo Cufre (euskara irakaslea), Itati Bartolomei, Marita Echave, R. Askasibar, Mikel Ezkerro eta Maria Celia Aguirre
Gustavo Echandia (euskara irakaslea), Pablo Cufre (euskara irakaslea), Itati Bartolomei, Marita Echave, R. Askasibar, Mikel Ezkerro eta Maria Celia Aguirre

PUBLIZITATEA

Iraila da Cordoba probintziako Coronel Moldes herriko urtemugaren hilabetea eta kari horretara bertako udala hainbat ekintza antolatzen ari da. Ekimen horien artean, Moldesko euskaldunak hitzaldi bat ematera gonbidatuak izan dira eta 'Gure Zainak' Euskal Etxeak Mikel Ezkerrori zuzendu zaizkio “Euskal Sustraiak” izena hartu duen hitzaldia eskaintzeko Coronel Moldesko euskaldunei baina alduberean baita bertako komunitateari ere.

Coronel Moldes, Argentina. Joan den irailaren 3an eta herriaren urtemuga ekitaldien testuinguruan, Mikel Ezkerroren hitzaldi bat antolatu zuten Cordoba probintzian kokatzen den Coronel Moldes herriko 'Gure Zainak' Euskal Etxeko kideek. “Euskal Sustraiak” izeneko mintzaldia Makondo tabernan egin zen, eta jende ugari bildu zen euskaldunei buruzko solasa entzuteko.

Efemeride berezi honetan, Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeko kideek lagundu zituzten 'Gure Zainak'eko lagunak eta hitzaldian parte hartu ondoren, guztiek afari arina partekatu zuten. Bukatzeko, Coronel Moldesko arduradunek Iñigo Landeta de Algortarekin hitz egiteko aukera izan zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia