euskal diaspora eta kultura
2010/09/13
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Joan den abuztuaren 5ean eta Cordobako Kabildoan, “René Gerónimo Favaloro Sendagilea" I. Edizioko sariak banatu ziren. 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko kide kuttun eta 'hiritar txit argi' den Alberto Maiztegui irakasleak izan zuen ekitaldia irekitzeko eta sariak banatzeko ardura.
[Daniel Giacomino intendenteak Cordobako 'hiritar txit argi' den Alberto Maiztegui irakaslea agurtzen (argazkia EE)]
Aipamen bereziak jaso zituzten ikerkuntzen artean aipa daitezke “Drogak, beldurarren mozorroa” izenekoa, María del Carmen Errasquin lizentziatuarena, eta “Osasunerako oinarrizko lanen eta gastu berreskuratzearen gaur egungo garrantzia”, Alberto Silva medikuarena. Errasquin eta Silva euskal etxeko kide dira, eta Cordobako adituek oso baliotsutzat hartu dituzte euren lanak.
[Euskal Etxeak antolatutako hitzaldietan jende ugari bildu zen (argazkia EE)]
Beste alde batetik, 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak hitzaldi ziklo bat jarri du martxan duela aste batzuk. “Asmoa da gure ekarpena egitea gizartean. Hori dela eta kideei interesatzen zaizkien gaiei buruzko mintzaldiak antolatzen ari gara” adierazi dute euskal etxeko arduradunek. Argentinaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunen testuinguruan, Edmundo Herediak "Cordoba hiria Bigarren Mendeurrenean" delako hitzaldia eman zuen. Carlos Pacha lizentziatua, bere aldetik, “Oriberen euskaldunei” buruz mintzatu zen. Bietan, publiko ugari bildu zen euskal etxera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus