euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Mendietakoak euskal etxeak musika eta gastronomia uztartu zituen Kolonbian, 2014 'Antiokiako Euskaldun Jaian'

2014/09/23

Kordazero musika taldeak alaitu zuen Gure Mendiatekoak Euskal Etxearen 2014ko Euskal Jaia Medellingo Akelarre jatetxean (argazkia Gure Mendietakoak)
Kordazero musika taldeak alaitu zuen Gure Mendiatekoak Euskal Etxearen 2014ko Euskal Jaia Medellingo Akelarre jatetxean (argazkia Gure Mendietakoak)

PUBLIZITATEA

Irailaren 12an "Antiokiako Euskaldun Jaia" ospatu zuen Caldaseko Gure Mendietakoak Euskal Etxeak lagunarteko giro ederrean. Medellin hiriko Akelarre jatetxean bildu ziren elkarteko kide eta lagunak, euskal gastronomiaz gozatzeko. Euskal musikak ere leku berezia izan zuen gaualdian, Kordazero hirukoak eman zuen kontzertuari esker.

Medellin, Kolonbia. Gure Mendietakoak Euskal Etxeak Medellin hiria aukeratu zuen 2014ko Euskal Jaia ospatzeko. Akelarre jatetxea izan zen bilgunea eta giro polita partekatu zuten bertara bildu ziren lagunek. Afaria “aparta” izan zen, elkartetik beretik EuskalKultura.com-i esan diotenez. Horrez gain, musikak ere girotu zuen gaua; euskal zein kolonbiar musikak, zehazki, Kordazero hirukoaren emanaldiari esker.

Euskal etxeko kide da Kordazero taldea eta Jesus Guridi musikagilearen zenbait kantu jo zituzten musikariek, kolonbiar musika herrikoiarekin batera.

Antioquiako euskaldunei buruzko liburua

Datozen hilabeteetan ere protagonista izango da euskal kultura Kolonbiako Antioquian; izan ere, bertako Euskal Ikasketa Zentroak hamar urte beteko ditu aurten. Urtemuga ospatzeko, elkarteak liburu bat argitaratuko duela iragarri du:  “Los vascos en Antioquia bajo los Austrias”. Jon Alejandro Ricaurte historialariak egin duen hainbat urtetako ikerkuntza sakonaren emaitza da. Liburua aurreneko emaitza izango da eta argitalpena beste hiru liburuekin osatuko da.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia