euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Mendietakoak Euskal Etxea: "Euskal Erregina berria Kolonbian, María Fernanda Aristizabal Urrea"

2019/11/15

Maria Fernanda Aristizabal Urrea
Maria Fernanda Aristizabal Urrea

PUBLIZITATEA

Caldas, Kolonbia. Gure Mendietakoak Euskal Etxeko lehendakariak, Oscar Urrea Aristizabalek, idatzi digunez, "Gure Kolonbiako Erregina berria, nire lehengusina Maria Fernanda Aristizábal Urrea" aukeratu dute asteburu honetan. Quindío eskualdeko ordezkaria, miss berria, 22 urtekoa, Komunikazio Sozialeko ikaslea da Luis Amigo Unibertsitate Katolikoan, eta Kolonbiara XVII. mendean iritsitako Hernaniko (Gipuzkoa) eta Lekeitioko (Bizkaia) euskaldunen ondorengoa da.

Urrea lehendakariak adierazi duenez, "gure eskualdeak Antioquia, Quindío, Risaralda eta Caldas departamenduak hartzen ditu" eta "munduan euskaldunen ondorengo gehien biltzen duena da". "Paisa Herria deitzen digute, eta harro gaude horretaz, Euskal Herriarekin dugun analogiagatik", esan du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia