euskal diaspora eta kultura
2009/11/16
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Argentina. XVI. Gizataldeen Jaia joan den asteburuan Belgrano Geltokian gauzatu aurretik, gizatalde elkarteek aurkeztutako programa kulturaletan murgildu ziren Santa Fe-ko ikasleak. Haurrak, origami paper japoniarren artean, alophorn suitzarraren soinuarekin edota Poloniako wycinanky koloretsuarekin, Argentinara iritsitako antzinako belaunaldien kultura zabaldu, babestu eta eguneratzen duten 13 elkarteen anfitrioiak izan ziren.
Tailer erara jorratutako ekintza sorta, ‘Gizataldeak eskoletara doaz’ egitasmoa, udalerriko Kultura Idazkaritzak aurkeztu zuen, joan den larunbat eta igandez XVI Gizataldeen Jaialdian parte hartu zuten elkarteen laguntzarekin. Horrela, ordezkari txekiarrak, suitzarrak, argentinarrak, poloniarrak, japoniarrak, italiarrak, espainolak, kroaziarrak, alemaniarrak, boliviarrak, israeldarrak, eta euskaldunak, hiriko 20 eskoletara hurbildu ziren, bertako ikasleei kultura atzerritarren ezaugarri eta sustraiak era dinamiko eta parte hartzaile batean erakusteko.
'Gure Etxea' eskoletara
Santa Feko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak hitzorduan parte hartu zuen, izan ere Simón de Iriondo Eskola Nazionalean, Euskal Herriko geografia, historia eta kultura oinarritzat zituen erakusketa batekin. Gainera, tailer moduan, Picasso-ren Gernika eta arte-lana sorrarazi zuen testuinguru politikoa analizatu zen.
Ezkerretik eskuinera: Dra. Lasarte, Florencia Platino Udaletxeko Kultur Idazkaria, Dra. Spina gizatalde italiarrekoa eta Sara Faisa eskolako zuzendaria. (Argazkiak Gure Etxea)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus