Bahía Blanca, Argentina. Bahía Blanca, Argentina. Bahía Blancako Euskal Astea bukatuta, begiradak 2025eko edizioari zuzentzen zaizkio eta hor datozkigu ilusioz eta gogo ikaragarriaz Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko lagunak aurreratzera garaiz ekin ziotela antolatzeari eta dagoeneko logoa eta lehenengo iragarkiak-eta plazaratzeko moduan daudela, baita data ere: Argentinako 2025eko Euskal Aste Nazionala urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo da Tandilen. Euskal engaiamendu nabariaz, datozen hilabeteetan aurreratzen joango dira ugariak izango diren berritasun eta eskaintzak, eta dagoeneko gonbidapena luzatzen diete Argentinako, Hego Konoko, Diaspora osoko eta Euskal Herriko euskaldun eta euskaltzaleei bertara daitezen besoak zabalik jasoko dituen Tandilera, euskaldunen eta euskaldunen adiskideen bilgune bilakatuko den elkarretaratze handi honetara.
Tandilgo Gure Etxea izango da 2025eko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolatzailea
Aupa Tandilgo Euskal Astea 2025!
- Atzo bete eta datorren larunbatean ospatuko ditu Gure Etxeak bere 75 urteak. Zorionak!