euskal diaspora eta kultura
2009/04/21
PUBLIZITATEA
Salta, Argentina. Salta hiriak bere sorreraren 427. urteurrena ospatu zuen joan den apirilaren 16ean. Ospakizunak Amerika Kultur Zentroko Miguel Angel Wayar aretoan hasi ziren, herriko alkate Miguel Isak eta beste agintariek Urutbey gobernadoreari egin zioten harrerarekin.
Ondoren agintariak 9 de Julio plazaraino joan ziren, bertan Argentinako eta Saltako banderak altxatzeko. Bertan, Saltako historiatzaile Miguel Ángel Cáseresek hiriaren historiaren laburpena egin zuen, 1582an Hernando de Lermak sortu zuenetik gaur eguneraino.
[Euskal Etxeko bi dantzari Saltako 427. urteurreneko desfilea hasi aurretik (argazkia Salta EE)]
[Gure Etxea elkarteko txikiek ere jantzi dotoreenak atera zituzten desfilean parte hartzeko asmoz (argazkia SaltaEE)]
Gure Etxea desfilean
Ondoren, Urtubey gobernadorea buru zelarik, urteroko desfilea abiatu zen Hernando de Lermaren monumentua dagoen Güemes plazatik. Aurtengoan lehen aldiz Gure Etxea euskal elkarteak desfile honetan parte hartu zuen, Jorge Saratxo presidenteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Euskal dantzariek ikurrina, Nafarroako bandera eta Donostiakoa eraman zituzten desfilean. Euskal ordezkaritzarekin batera komunitate boliviarra, txiletarra, ekuadortarra, espainiarra, italiarra, japoniarra eta siriar-libanoarra atera ziren.
[Ikurrina eta Nafarroako bandera desfilean izan ziren, Gure Etxeako kideei esker (argazkia SaltaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus