euskal diaspora eta kultura
2014/06/05
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Gertu dira dagoeneko Euskal Herrian igandean Gure Esku Dago ekimeneko gizakatea osatuko duten ia 50.000 lagunak. Durangotik Iruñaraino helduko da kate hori, euskaldunen erabakitzeko eskubidearen aldarri, eta Diasporan ere izango du oihartzunik, makina bat euskal elkartek bat egin baitute dagoeneko egitasmoarekin.
Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartea izango da goiztiarrena, ostiralean bertan egingo baitu ekitaldia. Arratsaldea pintxo eta zine gau batekin abiatuko dute, eta Dani Oiarbidek Gure Esku Dagori buruzko berbalditxoa egingo du, egitasmoearen nondik-norakoak azalduz. Ondoren, gauerdi aldera gizakatea egingo dute Buenos Airesen, sinbolikoki Euskal Herrikoarekin bat eginez.
Diasporako beste zenbait puntuetan ere egingo dira ekitaldiak, euskal etxeek jakinarazi dutenez. jarduerak egingo dira Txileko Santiagon, Montevideon, San Frantzisko, Mexikon, New Yorken, Londresen, Boisen, Argentinako Villa Marian, Chascomusen, Cañuelasen, Pergaminon... Adi egunotan gure Agendara, bertan jarriko baitugu deialdien xehetasun guztiak. Eta hauetaz gain, beste ekitaldiren berri baldin baduzu, bidaliguzu informazioa!
Hona Diasporako zenbait lekutatik orain arte jaso ditugun bideoak:
Alemaniatik (Berlin):
Australiatik:
El Salvador-etik:
Mexikotik (Cancun):
Argentinatik (Buenos Aires):
Kataluniatik:
Irlandatik (Dublin):
Alemaniatik (Regensburg):
Argentinatik (Arrecifes):
<Txinatik:
Argentinatik (Humahuaca):
Argentinatik (Chascomús):
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus