euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guraso nafarren seme, Javier 'John' Dutrey-k zin egin du Montclair herri kaliforniarreko alkate gisa

2019/01/17

Javier 'John' Dutrey zin-egiten eta karguratzen Montclair herri kaliforniarreko alkate berri gisa (arg. Curt Hagman)
Javier 'John' Dutrey zin-egiten eta karguratzen Montclair herri kaliforniarreko alkate berri gisa (arg. Curt Hagman)

PUBLIZITATEA

Montclair, AEB. Kalifornia hegoaldeko Los Angelesealdean, Montclair hiriak alkate berria du, Javier 'John' Dutrey-k karguratzeko zin-egitea bururatu ondoren. 40.000 bat biztanle dituen hiri honetako kontseilukide zen orain arte, aita, Jean Dutrey, Mendibeko baxenabartarra eta ama, Maria Teresa edo Maritxu (Iribarren) Dutrey, Arizkungo nafarra dituen hautetsiak, 1964an Kaliforniara emigratuak.

Chinoko Euskal Etxeko kide eta pertsona ezaguna da Javier Chinoaldeko euskal komunitatean. Zenbait aldiz izana da oporretan Euskal Herrian eta euskal komunitateak ilusioz jaso zuen euskal lagun bat inguru herrietako bateko alkate hautatu izana, lau urteko iraupena duen tokiko kargu honetan.

Zorionak orain ere berari, bertako herriari, eta bere guraso, emazte, familia eta lagunei.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia