euskal diaspora eta kultura
2010/09/06
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Echeniquek azpimarratu duenez, "Euskadi den gisa aurkezten da kanpoan, herrialde gisa; aurreko gobernua, ordea, zeozer gehiago bezala aurkezten zen, Euskadi herrialde 'kexati' gisa aurkezten zuen, minbera, topatzen ez duen zerbaiten bila dabilen herrialdea bailitzen". Echeniqueren aburuz, egungo Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekiko "zinezko aldea", Euskadi kanpoan herrialde "indartsu, lehiatsu" gisa aurkeztea da, baina "naturalki dagozkion esparruekiko leialtasunez", e"ta esparru hauek ez dira espainiar esparrua eta europarra baizik", adierazi du.
[Klik egin eta entzun audioa zuzenean (gaztelaniaz)]
Honi dagokionez, zehaztu du Jaurlaritzak gonbidapena luzatu diola Bizkaiko Foru Aldundiari Shanghaiko Exporako bidaian parte har dezan, baina ezezkoa hartu duela.
Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzak
Bestalde, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ziurtatu du Euskadi "ondo ordezkatuta" dagoela kanpoan eta "printzipioz" ez dela Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza gehiago zabalduko atzerrian.
"Euskadik ordezkaritza indartsua dauka Bruselan. Aurreikusia zegoen beste bat Parisen, eta Londresen, eta aurrerago aurreikusiak zeuden beste bat Erroman, Helsinkin, eta Berlinen. Geure aburuz, Bruselan ordezkaritza indartsua izatearekin eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren zerbitzu zentraletik egiten den lanarekin ongi baino hobeto estaltzen da Europar Batasunaren esparrua", amaitu zuen Echeniquek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus