euskal diaspora eta kultura
2011/05/02
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Joan den hilaren 13tik 15era Mexikon izan zen Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta jarraian, iragan hilaren 19a bitartean kolonbiara bisita ofiziala egin zuen euskal ordezkariak.
Mexikon EmpreBask eta Sukalde erakundeen aurkezpen ekitaldi ofizialean izan zen iragan hilaren 14ean (EuskalKultura.com-en ekitaldiaren berri eman genuen). Ondoren, apirilaren 15ean, Mexikoko Euskal Etxea bisitatu zuen Echeniquek eta, Lourdes Arrechea lehendakariak gidatua, elkartearen instalazioak ezagutu zituen. Arrecheak euskal etxearen egoeraren berri eman zion eta ohorezko ardo batekin itxi zen bisita.
Zientzia eta enpresa Kolonbian
Mexikotik Kolonbiara egin zuen jauzi zuzenean euskal ordezkaritzak. Bidaia honetan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendari Marta Aresek ere hartu zuen parte. Lehen egunean bertan Echeniquek eta Aresek Bogotako euskal komunitateko kideak bisitatu zituzten eta Medellingo euskal elkarteko arduradunekin bildu ziren. Bertaratu zirenen artean Paulino Gómez eta Judith Gómez, 'gerrako haurrak' izan ziren bi euskal-kolonbiar, ere izan ziren. Judith Gómez Fernando Irusta zenaren alagurna da (Irusta Kolonbian Euskadiko ordezkari izan zen Leizaolaren agintaldian).
Hurrengo egunetan Echenique idazkaria Kolonbiako Kanpo Harremanetarako ministro ordearekin elkarrizketatu zen eta Manuel Elkin Patarroyo zientzilari kolonbiarrarekin bildu zen. Azkenik, apirilaren 18an, Echeniquek Kolonbian dauden euskal enpresetako ordezkariekin bilera egin zuen Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzen. Bileran, Kanpo Harremanetarako idazkariak ordezkaritzaren bidez euren jarduna babesten eta sustatzen jarraitzeko asmoa agertu zien.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus