euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Echenique: "Euskadiko ordezkari bat ez da enbaxadari bat eta hori asumituz askoz ate gehiago zabalduko dira"

2010/01/26

Guillermo Echenique (argazkia EuskalKultura.com)
Guillermo Echenique (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

"Lopez-en Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzak argi ikusten du. Euskadi autonomia erkidego bat da, ez estatu bat. Beraz bere lanak kanpoan bere interes ekonomikoak defenditzea baino ez du izan behar. Ikusmolde honek gidatzen du buru duen Guillermo Echeniqueren egitekoa". Hitz hauekin hasten du Noticias taldeko Marta Martin kazetariak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin joan den igandean igandean argitaratu zuen elkarrizketa.

Donostia-San Sebastian. "Ekonomia gehiago, 'ideologia' gutxiago" esaldiari dagozkio gobernu berriak Kanpo Harremanetarako gaietan indarrean jarri duten politikak. Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetariak eginiko galderei orain hartutako neurrietako bakoitza banan bana defenditzen erantzuten du Echeniquek. Hauxe dio, besteak beste:

"Mezu argi bat bidali nahi dugu: autonomia erkidego batek, geureak, estatu deszentralizatu batean nortasun handia duenak, kanpoan egoteko daukan arrazoi nagusia bere interes ekonomikoak dira. Diseinu honekin, kanpoko presentziaren ildoa zein den esaten ari gara. Hau esanda, badaude garrantzitsuak ere badiren beste arrazoi batzuk: kanpoko euskal gizataldeak ere badaudela; herrialdearen garrantzi politikoa iraganean eman ahal izan diren afinitateak direla-eta eta geroari begirako lana; eta terrorismoari zilegitasuna kentzea munduan".

"Argi geratu behar duen gauza da Euskadiko ordezkari bat ez dela enbaxadore bat, ez baitago onartuta nazioarteko hitzarmenetan. Ordezkaria ordezkaria da. Horrek ez du esan nahi Euskal Herriaren interesen alde dauden harreman guztiak izan behar dituenik. Ordezkari gisa, ordezkari izanez, askoz ere ate gehiago zabalduko zaizkio, ez den gauza bat izan nahirik baino, ez baitago hala onartuta; horrek askotan egoera deserosoak ekarri dituzte, Euskal Herriaren interesen onerako izan ez diren egoerak".

-Elkarrizketa bere osotasunean, gaztelaniaz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia