euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Antonioko Los Castores frontoia Venezuelan pilota zabaltzen lana handia egiten ari da aurten ere

2008/06/11

Los Castores pilotalekuan jokatutako txapelketan 20 bikotek parte hartu zuten (argazkia Ricardo Parra)
Los Castores pilotalekuan jokatutako txapelketan 20 bikotek parte hartu zuten (argazkia Ricardo Parra)

PUBLIZITATEA

Los Castores Euskal Pilota Elkartea aintzindaria da Venezuelan kirol honen sustapenean eta sortu zenetik lan eskerga egin du arlo honetan. Aurten ere hainbat txapelketa eta ekitaldi antolatu ditu, horien artean Guaricoko ‘Torneo Copa Instituto Regional’ deritzona. Asteburu osoan zehar 40 pilotari aritu ziren Venezuelako bigarren frontoirik handiena den honetan, 20 bikotetan banatuta. Txapelketak Guarico Estatuko Gobernazioaren babesa izan zuen. La Region egunkariak txapelketaren berri eman zuen, jarraian itzuli eta laburtzen dugun artikuluan.

San Antonio de Los Altos, Venezuela. Los Castores Euskal Pilota Klubeko 2008ko ekimenen egitarauan Guaricoko ‘Torneo Copa Instituto Regional de Deportes’ txapelketa ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Joan den maiatzaren 17 eta 18an jokatu zen eta 40 pilotarik parte hartu zuten bertan, 20 bikotetan banatuta. Txapelketan Miranda, Monagas, Guárico eta Distrito Capital-eko selekzioetako ordezkariak aritu ziren.

Los Castores Euskal Pilota Kluba 1970 sortu zuen San Antonio de Los Altoseko euskal komunitate zabalak. Klubak urte askotan egin du lan pilota Venezuelan zabaltzeko eta herrialde honetan zein nazioartean ospea eskuratu du. Gainera, bertako euskal komunitatean venezuelar selekzioan aritzen diren pilotari asko sortu dira.

Kluba ‘Cooperativa de Servicios Múltiples Los Castores’ izeneko gunean dago. Euskaldunek sortu zuten kooperatiba hau 1959 urtean, Silverio Zabala apaizaren gidaritzapean. Bertan euskal komunitate handia osatu zen eta euskal ohiturak eta kirolak gorde dituzte egundaino. Ezponda, Uzkanga, Anzola, Larrauri, Olza, Lana, Garay, Goikoetxea, Etxevarrieta, Zorozabal edo  Azpiritxaga familiak dira, besteak beste, Venezuelako euskal komunitate honetako kideak.


Lotura interesgarriak

Valencia-Caraboboko Euskal Etxea
http://www.valenciakoeuskoetxea.com

Caracaseko Eusko Etxea
http://euskoetxeacaracas.blogspot.com





« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia