euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guadalupe Gartzia, gazte argentinar bat euskal dantza irakasle Bordaleko Euskal Etxean

2019/02/18

Guadalupe Gartzia, 2018ko “Dansons sur les quais” Jaialdian; goiko argazki txikian, Guadalupe Euskal Aste Argentinarrean
Guadalupe Gartzia, 2018ko “Dansons sur les quais” Jaialdian; goiko argazki txikian, Guadalupe Euskal Aste Argentinarrean

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Bi urte daramatza Guadalupe Gartziak Aquitaniako hiriburuan euskal dantza ikastaroak ematen. Berria ez litzateke bitxia izango jakingo ez bagenu Guadalupe argentinarra dela. Izan ere 23 urteko gaztea –23 urte ditu– Buenos Aires hirian jaioa, eta Nekazaritza Zientziak ikastera mugitu zen Frantziara. Berak argitzen duenez, “Buenos Airesen ikasi nuen euskal dantzak eta euskal kultura maitatzen eta Bordelera iristean Euskal Etxera hurbildu nintzen nire maitasun hori partekatu ahal izateko”.

Guadalupek mutxikoak, fandangoak, esku dantzak, arin arin eta makil dantzak irakasten ditu, konparazio, gutxi batzuk aipatzearren. Zortzi bat ikasle dira bere eskoletako partaide.

Dantzari argentinarrak Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Eskolan egin zituen ikasketak eta urtetan dantzari izan zen Aitor Alavak zuzendari duen Buenos Aireseko Ekin Kultur Taldean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia