euskal diaspora eta kultura
2010/11/29
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Milaka pertsona biltzen dira urtero Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea eskolak antolatzen duen euskal jaian. Hori dela eta bi funtzio egiten dira, bata goizean, bestea arratsaldean, egitarau bera jarraituz.
Euskara eta euskal kultur klaseek musika, dantzak eta euskara bera hartzen dute ardatz. Kari horretara Euskal Herriko hiru ezaugarri hauek protagonista bilakatzen dira euskal jaian. Erakustaldian parte hartu zuten ikasle guztiak trikitixaren erritmoan sartu ziren joan den Euskal Echea-ko “Jai Alai” aretora. Argentinako ereserkia eta Gernikako Arbola abestu ondoren, Alejandro Seijo apaizak bedeinkatu zuen etxea. Honekin batera, banderak agurtu ziren eta erakustaldiari ekin zitzaion.
[Bostehun bat Ikaslek hartu zuten parte aurtengo Euskal Jaian]
[Ignacio Baña Barquinen trikitixaren laguntzaz sartu ziren ikasleak etxeko “Jai alai” aretora]
[Lehenengo mailako ikasleek “Loretan Lore” dantzatu zuten ]
[Bigarren mailakoek, berriz, “Orpo Punta”rekin erakutsi zuten euren iaiotasuna]
[Herri kirolak ere Euskal Herriko kultura herrikoiaren ikur dira. Argazki honetan, Euskal Echea Institutuko “harrijasotzaileak” ]
Festarekin jarraitzeko, hirugarren mailako neska-mutilek “Uztai Txikiena” egin zuten. Ondoren, dantzatzeko Arrecifesetik propio etorritako Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko dantzariek, “Zuberoako Maskarada” interpretatu zuten eta gero eskolako laugarren mailako ordezkariek "Lantzeko Inauteria". “Makil dantza” ere ikusi ahal izan da aurten.
[Bosgarren mailako ikasleek “Makil Dantza” egin zuten]
[Seigarren mailakoek “Arku Dantza” egin ondoren, zazpigarrenakoek “Suite” bat dantzatu zuten. Lau dantza daude “Suite” honen barruan; irudi honetan: “Ezpata Dantza”]
[Baina Euskal Jai honetan ez ziren ikasleek euren trebetasuna erakutsi zuten partaide bakarrak izan. Euskal Echea Institutuko Lehenengo hezkuntzako andereñoek ere lan handia egin zuten ikasturte amaierako festan pieza bat aurkeztu ahal izateko. Argazki honetan andereñoak Vanesa Felix-ekin batera “Lore Arku” dantzatzen]
[Estefania Abasolo, Vanesa Felix eta Victoria Abasolo, euskara eta euskal kultura klaseetako irakasleak]
Maria Florencia Sotok gimnastika artistiko koreografia batekin amaiera eman zion erakusketari. Bukatzeko eta “Agur eta datorren urtera arte” esan baino lehen 'Euskal Echea' Elkarteko Euskal Kulturaren arloko koordinatzailea den Izaskun Ordoki Urcelaik (goizeko hitzorduan) eta Institutuko Zuzendari Nagusia den Santiago Bonfantik (arratsaldekoan) esker beroak eman zizkioten bildutako jendeari, ikasleen familiei eta euskal kolektibitateko ordezkariei. Festara bertaratu zirenen artean hiriburuko Euskal Echea Institutuko legezko ordezkaria Roldofo Azcueta Roses; Emakumeen Batzordeko kideak; Euskal Echeako barruko auditorea Jon Kepa Erquiaga; erakundeko batzordeko kide eta kide ohiak, Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko kideak, Euskaltzaleak-eko lehendakaria, Teresa Zavaleta, Llavallolgo eta hiriburuko Euskal Echeako zuzendari eta koordinatzailea eta irakasleak aipa daitezke, besteak beste.
Lotura interesgarriak
Euskal Echea Institutua
www.euskalechea.esc.edu.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus