euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Villegasko 2015eko Inauteriak: hasiera ezin hobea Villegasko Euskaldunak euskal etxearen tabernarentzat

2015/02/11

Euskal etxeko talde sendoa bildu zen joan den otsailaren 7an, Gral. Villegas herriko kortsoetako taberna muntatzeko (argazkiak EE)
Euskal etxeko talde sendoa bildu zen joan den otsailaren 7an, Gral. Villegas herriko kortsoetako taberna muntatzeko (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Urtero, otsaileko asteburu guztietan antolatuko du bere taberna euskal etxeak, hiriko plaza nagusian, euskal eta argentinar platerak salgai. 2015eko programako lehena, joan den larunbatean izan zen eta prestatutako guztia saldu zuten euskal tabernariek. 

Gral. Villegas, Argentina. Inauteri garaian gaude eta azken urteetako joerari jarraituz, 2015 honetan ere hainbat herritako euskal etxeak ateratzen ari dira kalera euren komunitateekin batera ospatu eta festetako parte izatera. Buenos Aires probintziako Gral. Villegasen kasuan, klasikoa bihurtu da, denboraren poderioz, herriko kortsoetan euskal etxeak muntatzen duen euskal taberna. Eta aurtengoa ez da salbuespena izaten ari.

General Villegas-ko Moreno eta Pringles kaleen izkinan, --"betiko lekuan"-- jarri da aurten euskal taberna, otsaileko larunbat guztietan eta baita martxoaren 1ean ere. Bertan arituko dira Villegasko Euskaldunak elkarteko sukaldari eta lagunak, "euskal-argentinar menu bat" prestatzen: esan digutenez "tortilla pintxoak eta txoripanak".

Kortsoen inaugurazioari dagokionez, jendetsua izan zen oso eta antolatzaileen arabera, 7.000tik gora lagun bildu ziren otsailaren 7ko ikuskizunak ikusteko. Jaiaren baitan, sukaldaritza txokoek gau oparoa izan zuten eta den-dena saldu zen stand guztietan.

“Euskal tabernan, 25 bat lagun elkartu ginen, tartean euskal etxeko kide ez baina lagunak diren batzuk eta Juningo euskal etxeko lehendakari Rosario Sosa Jaca. Salmentak oso onak izan ziren eta prestatutako guztia agortu zen”, jakinarazi dio Nieves Castillo Alzurik EuskalKultura.com-i.

Aktibitate honekin, hasiera ezin hobea eman dio euskal etxeak 2015eko ekintzen egitarauari. “Ezinbestekoa zaigu inauterian ipintzen ditugun tabernek ematen diguten diru bultzada gure egoitza inauguratzeko ahaleginetan. Poliki goaz, baina gauzak bideratuta daude. Lan egiteko gogo handia daukagu eta ziur gaude oso urte ona izango dela hau euskal etxearentzat”, adierazi digu irakasleak.  


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia