euskal diaspora eta kultura
2010/02/26
PUBLIZITATEA
Gral. Rodriguez, Argentina. Euskal dantzak Euskal kultura erakusteko oso era polita, koloretsua eta alaia dira. HorHorregatik seguruneik euskal etxe gehienek ahalegin handia egiten dute bakoitzak bere dantza taldea sortu eta indartzen. Gral. Rodriguezen badago dantza talde bat eta bihartik, larunbatetik (27tik), aurrera, Itziar Mohr irakaslearen gidaritzapean, larunbatero goizeko 10etatik 12etara elkartuko dira dantzariak entseatzera. Parte hartu nahi duena, gonbidatuta dago.
Euskaldunen hizkuntza ere irakasten eta babesten da Eusko Aterpean. Aurreko urteetan bezala, aurten ere adin guztietakoentzako klaseak egongo dira. Umeentzako tailerrak, joko dibertigarriekin, larunbatetan izango dira, goizeko 11:30etatik ordu batera. Gazte eta helduentzako klaseak berriz, larunbatetan, arratsaldeko 3:30etatik 5etara. Ikasturtea martxoaren 27an hasiko da eta izena emateko, Euskal Etxeko Nikomedes Iguain Azurza Liburutegian egin behar da. Ordutegiari dagokionez, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan arratseko 4etatik 7:45etara egongo da irekia. Momentu honetan liburutegiak 6994 liburu ditu eta dohaintzak onartzen ditu.
Bukatzeko, Eusko Aterpeak 'Afari Hotz' batean parte hartzeko gonbitea luzatu du. Afaria datorren astean, martxoaren 6an, izango da egoitzean bertan, Mitre Kalean 370 zenbakian, gaueko 9etan, etxeko Elkarte Gastronomikoak antolaturik. Menuak lehenengo eta bigarren platera izango ditu, edariak eta postrea. Helduentzako sarreraren prezioa 50 pesokoak izango da; umeena, berriz, 30koa. Erreserbak egiteko epea martxoaren 4an bukatuko da. Afarian lortzen den dirua euskal etxeko obretarako izango da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus