euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguezko elkarteetako eta inguruko euskal etxeetako kideak lagun ospatu du Aberri Eguna Eusko Aterpeak

2023/05/11

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeko saloiaren irudia, maiatzaren 7an Aberri Eguneko bazkarian
Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeko saloiaren irudia, maiatzaren 7an Aberri Eguneko bazkarian

PUBLIZITATEA

General Rodríguez, Argentina. Bertako Euskal Etxeko ordezkaritza bat Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunetako partaide aktibo izan bazen ere, joan den igandean, maiatzaren 7an, Eusko Aterpearen egoitza, elkarteak urtero egiten duen Aberri Eguneko ospakizunaren gertaleku izan zen, egutegian "gorriz markatutako data" baitu Eusko Aterpeak "Euskadi ospatzeko egun berezi honekin" bat egitea. Erreki tradizional bat prestatu zuten, Juan Itcea, Andres Itcea, Jorge Etcheverry eta Juan Carlos Echezarreta maisu errekigileen eskutik.

Eusko Aterpea-ko erreferenteek ez dute poza ezkutatzen jasotako erantzunarekin, bai bazkideen aldetik, baita euskal komunitateko kide ez izan arren, euskaldunen aberri-festarekin bat egin eta bazkarian parte hartu nahi izan zuten lagun eta familien aldetik ere. “Arrakasta biribila izan zen”, kontatzen dio uros Euskal Etxeko lehendakari Raul Tarettok Euskalkultura.eus-i. 160 lagun baino gehiagok parte hartu dute, tartean Cañuelas, Moreno, Pilar, José C. Paz, Lujan eta Mercedesko euskal elkarte eta etxeetako ordezkariek.

Ohiko ohoratze zeremonia eskaini zitzaien banderei eta Analuz Etcheverry, Agustina Etcheverry, Federico Etcheverry eta Camila Taretto dantzariek agurra dantzatu zuten. Banderak atxikiz, zuzendaritza batzordeko bi kide: Ikurrinari eusteko ohorea Francisca 'Kika' Vicenteri egokitu zaitzaion, eta Argentinako bandera, berriz, jarduerak Eusko Aterpean garatzen dituen Costumbres Nativas-ko kidea ere baden Jorge Sanz bazkideari. Dantzariek jauzi, fandango eta kalejira alai batekin animatu zuten topaketa.


Analuz Etcheverry, Federico Etcheverry, Agustina Etcheverry eta Camila Taretto fandangotan

Euskara klase presentzialak berriro

Berri instituzionalei dagokienez, gogo handiz iragarri zuten 8 urteko etenaren ondoren, euskara-eskolak modalitate presentzialean itzuli direla, Jose C. Pazen Toki Eder Euskal Etxean ere aritzen den Dario Rodriguez irakaslearen eskutik.

Halaber, Eusko Aterpeak komunitateari irekitako jarduerak eskaintzen jarraitzen du. Astelehenetan, 17etan, UCLOko kideak biltzen dira Mitre 370 egoitzan, obesitatearen aurka. Astearteetan, 14etatik 16: 30era, sukaldaritza klaseak ematen, Otilia de Guidoten eskutik, eta 20etatik 22etara, folklore argentinarra Costumbres Nativas-en eskutik. Asteazkenetan, 16etatik 19etara, euskara eskolak Dario Rodriguezen eskutik, eta 20:30etik 22etara, euskal dantzak. Ostegunetan, 14etatik 16:30etara, sukaldaritza klaseak Otilia de Guidotekin. 17etatik 19etara Bonsai klaseak Alejando Fernandezen eskutik, eta 20etatik 22etara Argentinako folklorea Costumbres Nativasekin. Ostiraletan, 20etatik 22etara, Coral de un tiempo abesbatzaren entsegua, Paula Artigasen zuzendaritzapean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia