euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguezko Eusko Aterpeak datorren larunbatean irekiko du 2013ko egitaraua, afari batekin

2013/03/05

Gral. Rodriguezeko Mas Mus Taldeko kide batuk iaz antolatutako txapelketan (argazkiaEE)
Gral. Rodriguezeko Mas Mus Taldeko kide batuk iaz antolatutako txapelketan (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

2013ko egitaraua hasi dira prestatzen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideak. Lagunen arteko afariak eta publiko orokorrari begira antolatzen diren janari salmentak hil honetan hasiko dira; hil honetan ere euskara klaseetarako izen-ematea eta Ohiko Biltzar Orokorra burutuko dira. Urtea joan ahala, proposamen gehiago luzatuko zaizkio komunitateari: musika tailerrak, zine zikloa eta hitzaldiak, besteak beste. Baina urtarril-otsailean ere ez da gedlirik egon Eusko Aterpea, izan ere ‘Mas Mus’ taldeko kideek ez zuten oporrik hartu eta etxeko dantzariek ere oso goiz ekin diote entsegu sasoinari.

Gral. Rodriguez, Argentina. ‘Mas Mus’ izeneko Eusko Aterpea-ko muslarien taldeak ez du aurten udako oporrik hartu. Marcela Balbi Mutuberriaren ardurapean, larunbatero elkartu dira partaideak uda osoan, arratsaldeko 3etan, euskal etxeko egoitzan. “Taldea gero eta jendetsuagoa da eta musean aritzeaz gain txalaparta ere jo dute partaideek. Giro ezin hobea dago elkarretaratzeetan, eta urtarrilaren 20an mus barne txapelketa antolatu genuen”, azaldu diote euskal etxetik EuskalKultura.com-i. Mus tailerra leku eta ordutegi berean burutuko da martxotik aurrera ere, etxeko programazioaren barne.

Aldi berean, etxeko dantzariak oso goiz itzuli dira aurten entseguetara. Klaseak otsailaren 18an hasi ziren, eta larunbatetan jarraitzen dute izaten, Agustina Andrea Olaizola irakasle.

Martxoarekin batera, euskal etxea ohiko erritmoa hasiko da hartzen eta datorren larunbatean 2013ko lagun arteko lehenengo afaria egingo du euskal etxeak. Behin sukaldeak piztuta, sukaldaritza arloko hitzorduak bata bestearen ondoren gauzatuko dira. Datorren larunbatekoaren ondotik, hurrengoa, martxoaren 29an izango da. Ostiral Santuan txibiak Bizkaiko erara prestatuko dituzte etxeko kideek anoka saltzeko.

Euskara klaseak, ume eta helduentzat

Urtero bezala, zenbait ikastaroak irekiko dira Eusko Aterpea-n euskararen inguruan. Umeentzako tailerra, esaterako, larunbatero izango da arratsaldeko ordu 2etatik 3:30etara; eta gazte eta helduentzakoak egun berean baina 3:30etatik 5:30etara. Euskara klaseak apirilaren 6an hasiko dira, baina izena emateko epea irekita dago honez geroz. Informazioa eskuratzeko, idatzi ezazu centrovascogralrodriguez@yahoo.com.ar helbidera.

Gral. Rodriguezeko euskal gizataldeko ordezkariek gogorarazten dute, baita ere, 'Nikomedes Iguain Azurza' liburutegia astelehen, asteazken eta ostiralero dagoela irekita, arratsaldeko 4etatik 7etara. Horrez gain, erakundearen Ohiko Biltzar Orokorrean parte hartzera gonbidatzen dute. Hitzordua, martxoaren 23an da, arratsaldeko 6:30etan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia